Jaizkibel konpainia, egun handirako prest

Atzo egin zuten lehen entsegua kopainiako emakume eta gizonek. Gaur eta bihar ere astearteko desfilea fintzeko hitzorduak izango dituzte.

Jaizkibel konpainiako kideak egun handirako prest dira. Atzo (osteguna) egin zuten lehen entsegua. Olagarro elkarte kanpoko zelaian elkartu ziren konpainiako kideak, handik hasi zuten atzoko ibilbidea. Bertan egin zuten lehen entsegua, eta jarraian harresia inguratu zuten txilibito hotsek. Kale Nagustik gora egin zuten gero. Han eta hemen, txaloak nagusi. 

Gaur (hilak 4) egingo dute bigarren entsegua, 20:00etan, Bitoriano Juaristitik irtenda. Bihar ere (hilak 5) ordu eta leku berean elkartuko dira. 

HITZA atzoko entseguan izan zen, ondorengo bideo eta argazkiak biltzen:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.