Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ioseba Amunarriz: "33 urte hauetan eman dudan maitasuna bueltan etorriko zait"

Astelehenean jasoko du patroiak herriaren aitortza: Hiriko Urrezko Intsignia emango diote. 25 urte daramatza Ama Guadalupekoa gidatzen, eta kirolari emandako maitasun hori guztia bueltan jasoko duela azaldu du, pozik.

Ioseba Amunarriz.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2026/09/04

Nola jaso duzu aitorpena?
Ohore handiarekin jasoko dut intsignia hori. Ilusio handia egin zidan Igorren [Enparan] deiak. Uste dut aitortza honekin eman dudan maitasun hori bueltan etorriko dela niretzako. Hainbeste urte ibili eta gero klubean, 25 lehen taldean eta 33 klubean, une polit zein gogorretan, ederra da horrelako aitorpen bat jasotzea. Herriak maitasun hori itzuliko dit intsignia honekin. 

Ez da klubak jasotzen duen lehen Urrezko Intsignia izango, gainera.
Hala da. 2005ean klubak jaso zuen, ederra izan zen hura ere. 2013an ere klubeko Juan Mari Bellok jaso zuen. Eta orain hirugarrena dator klubera. Ohore handia da guretzat. 

Kontxako Bandera hemen da, baina baita herriko jaiak ere. 
Arraunean hasten zarenean Kontxako Bandera dagoenean badakizu festarik ez dagoela. Gogorra da. Urte osoan zehar asko entrenatzen dugu Kontxa bezalako estropadetan lehiatzeko. Herria gozatzen ikusten dugu, trainerutik. Gurea hori da. Helburu nagusia lehiatzea da, ahalik eta gorenen egotea bi igandetan.

Eta irabaziz gero, orduan bai, festarako tartea izango duzuela. Kontxa eta herriko festak…
Biribila litzateke. Tokatu zaigu hori bizitzea. Bost alditan irabazi dut Kontxa eta bitan izan da irailaren 8an, egun handian. Ikaragarria izan zen. Egun horretan kolore berdeak elkartzen ditu herritar guztiak, eta haiekin batera ospatzeko aukera dugu. Izugarria da hura bizitzea. 

Urte asko eman dituzu klubean. Zer eman dizu arraunak 33 urte hauetan?
Hondarribiarra izanik ederra da nire etxeko klubean bizitza oso bat ematea. Zorte handia izan dut. Garai oso onetan izan naiz, eta urte hauetan klubak eta herriak asko eman didate. Maitasuna bereziki. Eta jasotako maitasun horrek hemen jarraitzeko gogoak eman dizkit beti. Honaino horri guztiari esker iritsi naiz.

Erlazionatutako edukiaIoseba Amunarrizek jasoko du aurtengo Urrezko Intsignia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.