
Politikari hondarribiarrak Eusko Legebiltzarrean 10 urte egin ondoren jauzia egingo du Madrilera.

21 erakundek giza eskubideen babesaren alde egindako lana eta haien jarduerak erakutsiko dituzte igande goizean Urdanibia plazan egingo den azokan.

'Kirola Par(t)ekatuz igande sasoi' egitasmoaren laugarren edizioa egingo dute hilaren 18an. Helburua emakumeen kirola sustatzea da.

Komunitate senegaldarrak bermatu nahi izan du jasotako dirua gorpua senegalera eramateko, hilobiratze prozesurako eta bere familiarentzako izango dela. Transferentziarako datuak, albiste barruan.

Gipuzkoako pintxo txapelketa irabazi berri du Tatapas gastrotekak, Donostia Gastronomika jardunaldien barnean. 'Nigiri txistulari' pintxoa izan da garailea.

Plaiaundi LHIIk Asteklimaren baitan, 'Klimaren alde, bizikleta!' erronka antolatuko du hilaren 16tik 25era, mugikortasun jasangarria bultzatzeko.

Hondarribiko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu urrian zehar, 1936ko gerraren harira. Historialarien hitzaldiak, omenaldiak eta aitorpenak egingo dira, udalaren "konpromiso politiko eta etikoa berresteko asmotan".

Irungo Udalak bukatutzat eman du 2027ko partaidetza bidezko aurrekontuak prestatzeko prozesua, horren barruan bozkatuen izan diren egitasmoen berri emanaz.

Aenak jakinarazi du Hondarribiko aireportuko azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko lanak egingo dituela 2028aren hasieratik 2029ko udaberriraino.

Real Union futbol taldearen etxeak 100 urte bete ditu. 1926ko irailaren 19an jokatu zen han lehen partida; ordutik, Irungo futbol taldearen gora-beheren agertoki izan da.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Txukun mertzeriak saldutako 17.873 zenbakia izan da saritua, 30.000 eurorekin.

Asfaltatze lanak egingo dituzte, lehenik ospitale aldean (igande gauean), eta, ondoren, Jaizubiko aldean (astelehen gauean).

Mantenu lanak egingo dituzte Saindua kalean. Bizilagunek haien garajeetara sartzeko aukera izango dute.

Kale Nagusian duten egoitzan eskainiko dute zerbitzua, asteartetik ostegunera, goizez eta arratsaldez.

Hitzorduak eskatzeko aukera txertatu dute, diseinua eta edukien antolakuntza berritu duten bitartean.

Sandra Cuestak bideratzen du aurten proiektua, baina 2027ra begira, eskuz aldatuko da, eta horrela urtez urte.

Añorgaren aurka jokatu du asteburuan Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak, eta 3-2 galdu. Ion Arza bigarren entrenatzaileak argi du talde donostiarrak ederki jokatzen duela bere zelai berezian.

Hainbat komertziotan jarri dute sinatzeko aukera, urriaren 19ra arte. Izen eta ordutegi aldaketen aurrean kexu agertu da herria.

Abendura bitarte, kontsumoaren gainean sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko bi hitzaldi eta Bidashopeko elkartekideentzako tailer bat antolatuko dute.