Babacar Welleren gorpua Senegalera eramateko diru kanpaina bat ireki dute
Komunitate senegaldarrak bermatu nahi izan du jasotako dirua gorpua senegalera eramateko, hilobiratze prozesurako eta bere familiarentzako izango dela. Transferentziarako datuak, albiste barruan.
Babacar Welleren gorpua Senegalera eraman nahi dute, eta horretarako laguntza eskatu dute. Komunitate senegaldarrak diru donazioak eskatu ditu, Welleren gorpua Senegalera bidaltzeko, baina baita ere ehorzketa gastuak estaltzeko. Haren senideei aurrera egiteko hasierako gastuekin laguntzeko ere baliozkoa izango dira donazioak.
“Pertsona, elkarte eta kolektibo guztiak gonbidatzen ditugu ekimen solidario honekin bat egitera. Ekarpen bakoitza, txikia izanda ere, gizatasun eta laguntza keinu bat da, gaur egun min handiko une batean daudenentzat”, azaldu du senegaldar komunitateak. Baieztatu eta bermatu nahi izan dute laguntza guztiak azaldutako helburuentzako izango direla.
Informazio gehiagorako, idatzi reinaseck@gmail.com helbidera edo deitu 747 435 121 telefonora.
Dohaintzak egiteko datuak:
Kontu korrontea: ES21 3035 0059 8905 9011 8129
Kontuko titularra: ASOCIACION SOCIAL DE SENEGALESES DE GIPUZKOA SENEGALGI
Dohaintzaren kontzeptua: Babacar Welle

