Bizikletaren erabilera sustatzeko argazki lehiaketa, martxan
Plaiaundi LHIIk Asteklimaren baitan, 'Klimaren alde, bizikleta!' erronka antolatuko du hilaren 16tik 25era, mugikortasun jasangarria bultzatzeko.
Plaiaundi LHIIk eguneroko joan-etorrietan bizikletaren erabilera sustatzeko eta mugikortasun jasangarria balioan jartzeko Klimaren alde, bizikleta! argazki lehiaketa martxan jarriko du. Argazki lehiaketa izateaz gainera, sentsabillizazio kanpaina digital bat da. “Ekimenak ez du argazki bakarra saritzen; bizikleta aukeratzeko maiztasuna sustatu nahi dute. Baldintzak betetzen dituztenek zozketa batean sartuko dira”, azaldu dute. Argazki lehiaketa ostiral honetan, hilak 16, hasi eta hilaren 25era bitarte antolatuko dute, Asteklimaren baitan.
Asteklima Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen programaren barruan kokatzen da, eta Plaiaundi LHIIk ere bat egin du. “Mugikortasun jasangarria eguneroko erabakietatik hasten da. Erronka honen bidez, herritarrak bizikleta erabiltzera animatu nahi ditugu eta ekintza txikiek kllima zaintzeko duten balioa ikusarazi”, adierazi dute antolatzaileek.
Argazki lehiaketa honek bi saridun izango ditu. Herritar ororentzat irekia izango denez, batetik Irungo herritarren saria izango da; eta bestetik, Plaiaundiko komunitateak beste sariduna aukeratuko du. Hezkuntza komunitatea ez ezik, irundarrak klima eta energia arloko ohitura jasangarriagoetan inplikatu nahi ditu Plaiaundik.

