Trafiko mozketak Sainduan bihar eta astelehenean
Mantenu lanak egingo dituzte Saindua kalean. Bizilagunek haien garajeetara sartzeko aukera izango dute.
Bihar eta astelehenean, trafiko mozketak egingo dituzte Saindua kalean. Mantenu lanak egin behar dituzte, eta bihar, 08:00etatik 16:00etara itxi egingo dute bidea. Astelehenean, 16:00etatik 18:00etara itxiko dute. Trafiko mozketa horietan bizilagunek haien garajeetara sartzeko aukera izango dute.

