Loteriaren lehen saria Irunen tokatu da
Txukun mertzeriak saldutako 17.873 zenbakia izan da saritua, 30.000 eurorekin.
Mertzeriak saldutako txartela izan da sariduna.Txukun Mertzeria Atzo, osteguna hilak 15, egin zuten Espainiako Loteriaren zozketa, eta lehen saria Irunen geratu da. Salis etorbideko 33. zenbakiko Txukun mertzeriak saldutako 17.873 zenbakia izan da saritua. Txartela erosi zuen herritarrak 30.000 euroko saria eskuratu du.

