Azaroaren 29ko hauteskundeetarako posta bidezko botoarekin lagunduko du PSEk
Kale Nagusian duten egoitzan eskainiko dute zerbitzua, asteartetik ostegunera, goizez eta arratsaldez.
posta bidezko botoa Hondarribiko Elkarte Sozialistak posta bidezko botoa emateko laguntza zerbitzua abian jarriko du, Kale Nagusian duten egoitzan. Azaroaren 29ko hauteskundeetarako bideratuko dute zerbitzua. Asteartetik ostegunera irekiko dute zerbitzua, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Beste ordu batean zerbitzua eskuratu nahi duenak, dei dezala 943 64 64 51 telefonora. “Era berean, gaixotasunagatik edo ezintasun fisikoagatik botoa aurrez aurre eman ezin duten pertsonek etxetik eman dezakete botoa, notarioaren aurrean”, azaldu du alderdi sozialistak. Era berean, etxetik egiteko izapideetan laguntza eskainiko dute.
Azaroaren 19ra arte zehaztu dute eskaera egiteko epea.

