Webgunea berritu du Txinzerrek
Hitzorduak eskatzeko aukera txertatu dute, diseinua eta edukien antolakuntza berritu duten bitartean.
Txinzerrek webgune berria aurkeztu du, herritarrei hainbat zerbitzu eskuragarriago jartzeko helburuarekin. Diseinua berritu dute, baina baita ere edukia antolatzeko modua. “Irudi aldaketaz harago, webgunea praktikoagoa eta erabilerrazagoa izan dadin ere lan egin da”, azaldu du Txinzerrek
Webgunera sartzerakoan, lehen irudien azpian, hainbat izapide egiteko aukera ematen du diseinu berriak, hala nola hitzordu bat eskatzekoa, kexak iradokitzekoa, tarifak kontsultatzekoa edota bulego birtualera sartzekoa. Hori ez ezik, fakturak kontsultatu eta ordaindu daitezke web atariaren bidez.
Informatzea da webgunearen helburua, askotan herritarrengana iristea zaila egiten da eta. Harreman hori errazteko, hitzordua eskatzeko aukera ezarri dute. Lehen telefonoz edo helbide elektronikoaren bidez egin beharreko tramitea zen hura, baina orain errazago izango dute herritarrek.
Txinzerrek adierazi du, webgunea gehiago garatzeko eta modernizatzeko xedearekin egingo dutela lan hurrengo hilabeteetan.

