Albisteak

Hasi da Amua, eta igandera arte beteko du herria musikaz

Seigarren edizioa da aurtengoa, eta inoiz baino luzeagoa egingo dute. Gaur, bideoklip lehiaketa egingo da, Euskal Herriko euskarazko bideoklip lehiaketa bakarra.

Gazteak On: Elikadura Erronka lehiaketa berria aurkeztu dute

Proiektuak baliabide hezitzaileak eskaintzen ditu gazteek elikadura jasangarria lantzeko. Aurten, nobedade gisa, plataforma bat sortu dute.

Herritarrek demokrazian duten paperaz

Hitzaldi bat antolatu du udalak hurrengo ostiralean, herritarrek politikan duten parte hartze prozesuei buruz, herrian ekiteko dituzten aukerei buruz. Itsas Etxean egingo dute.

AZAROAK 25

Emeki eta Marlaxka, berdintasunaren bidean batera

Bihar Maria Goñi xakelariaren hitzaldia izango da Kasino Zaharrean, eta astelehenean, Xake Ttopara. Xakea ez da kirol hutsa bi eragileen ustez, gizartean ekiteko modua ere bada.

"Espekulazioarekin eta errentismoarekin amaitzea beharrezkoa dugu"

3.000 pertsona inguru bildu dira Bidasoan A11ko greba orokorraren harira egindako manifestazioan. Etxebizitza duin baten alde egin dute, erantzule politikoak seinalatuz.

a11 greba orokorra

Grebaren eragina, gorabeheratsua Bidasoan

HITZAk bildu ahal izan duen informazioaren arabera, greba orokorraren eragina lausoa izaten ari da Hondarribian eta Irunen.

A11 GREBA OROKORRA

Etxebizitzaren aldeko kanpaldia egin dute Zabaltza plazan

A11ko greba orokorra girotzeko egun osoko egitaraua antolatu du Bidasoaldeko Greba Batzordeak hainbat jarduerekin.

A11 GREBA OROKORRA

A11ko greba orokorrean mobilizazio jendetsua egingo dute Bidasoaldean

'Etxebizitza eskubidea bermatzeko espekulazioari ez' lelopean kalera aterako dira, mobilizazioaren xehetasunak azaltzeko prentsaurrekoa egin dute Zabaltza plazan.

Gabonetako Etxea, eguberrietako epizentroa

Eguberrietako berritasun nagusia izango da; Ikust Alaian kokatuta egongo da eta hainbat egunetan irekiko dute.

Gaur aurkeztu dute 26. FICAB

Datorren astean, 24 film proiektatuko dituztez zinemaldi arkeologikoan; proiekzioetan, 500 ikasle bilduko ditu Amaia KZn.

A25ean kalera ateratzeko deia egin du Itaiak

Urtero legez, elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, 19:00etan; larunbat honetan, hilak 21, Palmera Monteron proiekzioa eta solasaldia antolatuko dute, 17:30ean.

Ribera Bekan parte hartzeko epea, zabalik

2027ko otsailaren 1era arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak; bikoteka egin beharko dituzte arte mundua eta giza zientzietako ikerlana uztartuta.

PSE-EEk ekitaldi politikoa egingo du, ostegunean

Ekitaldi politikoa Julian Sanchez parkean izango da, 12:00etan; bertan, Cristina Laborda, Denis Itxaso eta Rafaela Romero izango dira.

Puianako BTT zirkuitua erasotu dutela salatu dute

Zirkuituan oztopoak jarri dituztela salatu du Irungo Txirrindularitza Taldeak; sokak, harriak eta adarrak jarri dituzte ibilbidea eragozteko.

EH Bilduren ekitaldi politikoa, Ficoban

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainari jarraipena emango dio gaur arratsaldean, 19:00etan, Ficobako atarian.

Super Amara BAT taldeko harrobia, Euskadiko onena

16 urtez azpiko gizonezkoetan eta 18/20 urtez azpiko emakumeetan txapledunak izan dira; 16 urtez azpiko emakumezkoetan eta 18/20 urtez azpiko gizonezkoetan, txapeldunorde.

Basozaindariak egitasmoa, hegaztientzako babesleku

BSTK Basotik eta Real Sociedad fundazioek biodibertsitatea sustatzeko egitasmoaren lehen jarduna egin dute Irunen; basoan, hamabi habia kutxa jarri dituzte.

Aduana Zaharra eraikineko beste bi pabiloi birgaitzea onetsi dute

Tokiko Gobernu Batzarraren bidez onartu dute zazpigarren eta zortzigarren pabiloiak konpontzeko obra. Udalak 2024an abiatu zituen konponketak lanak.

Plaiaundirako bizikleten bigarren estalpea eraiki dute Bidasoko ikasleek

Bidasoko eta Plaiaundiko Lanbide Heziketako Ikastetxeetako ikasleek egin dute, elkarlanean. Mugikortasun jasangarria sustatu nahi dute, batik bat.

Ahoztar Zelaieta Kultur Etxean izango da gaur

Olagarro Kultur Elkartearen eskutik, bere liburua aurkeztuko du, Ertzaintzari buruzkoa: 'Quo vadiz, Ertzaintza?'.

Gehiago