EH Bilduren ekitaldi politikoa, Ficoban
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainari jarraipena emango dio gaur arratsaldean, 19:00etan, Ficobako atarian.
Bost egun pasa dira Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina hasi zutenetik. Ostegunetik, hamarnaka ekitaldi politiko egin ditu EH Bilduk Euskal Herrian barrena. Ostiralean egin bezala, gaur ere, hilak 17, ekitaldi politikoa antolatuko dute Irunen, kasu honetan, Ficobako atarian.
19:00etan hasiko da, eta bertan Oihana Etxebarrieta, kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua; Gorka Elejabarrieta, Kongresurako Gipuzkoako hautagaia; eta Ane Unanue, Irungo zinegotzia eta Kongresurako Gipuzkoako hautagaia izango dira.

