Plaiaundirako bizikleten bigarren estalpea eraiki dute Bidasoko ikasleek
Bidasoko eta Plaiaundiko Lanbide Heziketako Ikastetxeetako ikasleek egin dute, elkarlanean. Mugikortasun jasangarria sustatu nahi dute, batik bat.
Bizikletentzako estalpea eraiki dute ikasleek. Plaiaundi LHII Bidasoa Lanbide Heziketako Zurgintzako ikasleek bizikletentzako bigarren estalpe bat eraiki dute. Lehena iaz inauguratu zuten, eta gaur, hilak 13, aurkeztu dute azken asteetan sortutako berria. Bidasoa eta Plaiaundi Lanbide Heziketa Ikastetxeak elkarlanean egindako lana da. Estalpearen bitartez, mugikortasun jasangarria sustatu nahi dute ikastetxeek, gazteen parte hartzearekin batera.
Estalpearen eraikuntza osoa Bidasoko ikasleek egin dute, diseinutik hasi eta muntaketaraino. Ikastetxeek egin duten inaugurazio ekitaldian ikasleek esan dute “esperientzia aberasgarria” izan dela. Estalpea eraikitzeko Aiako Harria inguruko eta Nafarroako basoetako egurrak erabili dituzte.
Bizikletak gordetzeko ez ezik, euri-ura gordetzeko ere balio du eraikuntzak. Orotara, 1.000 litroko edukiera duen depositua du. Bildutako ura Plaiaundiko berdeeguneak ureztatzeko erabiliko da.

