
Larunbatean, irailak 19an, da urteurrena. Real Unionek Mirandesen aurka jokatuko du partida larunbatean 18:45ean, eta Echandia Gal familiak jaurtiko du ohorezko sakea.

Erdi Aroko harresiko ate garrantzitsua zen hura, eta orain, harresi handien atzean ezkuturik mantentzen da. Zaharberritze lanak egingo ditu udalak bertan.

Urriaren 4an izango da Hendaia, Irun eta Hondarribia batzen dituen herri lasterketa. Izen ematea irekita dago datorren urriaren 2ra arte, eta dortsalak Irungo Mendibil Merkataritza Gunean hartu beharko dira lasterketa bezperan.

3.250.070,53 kilo hegaluze harrapatu dituzte denboraldia hasi denetik, erdia baino gehiago etxean salduz, eta kuota betetzea oso urrun duten arren, denboraldi ona dela diote askok.

Aste honetatik abendura bitarte hamaika pelikula, hitzaldi eta tailer egingo dituzte queer komunitatea ikusarazteko.

Balorazio positiboa egin du udalak, ekitaldien kopurua eta aniztasuna nabarmenduz. Hala ere, hainbat inzidentzia izan dira, haien artean hiru indarkeria matxista kasu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak parke naturalera egindako bisitan azaldu dute bi hamarkadetan guztira 25.000 hegazti eta 80 espezie baino gehiago identifikatu dituztela. Halaber, parkearen biodibertsitatea zaintzen jarraitzeko Aldundiak Europako 2,5 milioi euroko diru laguntza eman du.

Bonuarekin autoa hamabi orduz aparkatu ahal izango da 1,69 eurotik hasita. Horrela, ohiko tarifarekin baino %70 meerkeago aparkatu ahal izango da. Bestalde, ibilgailu elektrikoek %30eko deskontua izango dute autoak kargatzerakoan.

Bosgarren postua lortu du Hondarribia Arraun Elkarteak Kontxako sailkapen orokorrean. Ligako azken bi estropadak dituzte aurrean.

Datorren asteazkenerako, hilak 16, aurreikusitako kaleratzea bertan behera utzi dute eta eskerrak eman dizkiete ondoan izan direnei.

Jubilatu da Goenaga, eta Oiasso museoko ziklo berria Ander Arresek bideratuko du. FICAB Zinemaldi Arkeologikoa, aldiz, Melanie Doreren esku egongo da hemendik aurrera.

Irailaren 18tik 20ra musikaz, tailerrez, herri bazkariez eta festaz gozatu ahal izango dute bizilagunek.

Aurrekontu parte hartzaileen barnean erabaki zen kartelak aldatzea. 465,85 euroko gastua izan da.

Neskei eta emakumeei zuzendutako hiriko kirol eskaintzen bilduma egin du Parean elkarteak. Helburua genero estereotipoak hautsi eta kirola sustatzea da.

Haur, nerabe eta gazteentzako hasiberrientzako eta bat-bateko jardunerako klaseak emango dituzte urritik hasita. Izen ematea posta elektronikoz egin behar da.

Deskontu kodeak eskatzeko epea irekita dago datorren irailaren 29ra arte. Jarraian, urriaren 26tik abenduaren 4ra arte erabili ahalko dira.

211 eskaera bota dira atzera, hainbat arrazoi direla eta. Horiek, orain hilabete bateko epea izango dute Etxebiden errekurtsoa aurkezteko.

552 haurrek parte hartu dute Solas Jolasen, eta gurasoen %91ak 4 edo 5 batekin baloratu du. Udagiro udalekuetan, berriz, 90 plazak bete dira eta helburuen %80 baino gehiago asetu dira.

Mugikortasun astearen barruan, bizikleten doako ikuskapena eta Misterioa Topo Expresean scape room esperientzia eramango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuak Hondarribira eta Irunera.

Anime, manga, karaokea, bideojokoak eta K pop dantza ikuskizunak izango dira.