Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bosgarren postua Kontxan

Bosgarren postua lortu du Hondarribia Arraun Elkarteak Kontxako sailkapen orokorrean. Ligako azken bi estropadak dituzte aurrean.

Irutxuloko Hitzak ateratako argazkia.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/14

Denboraldiko azken txanpan dago Hondarribia Arraun Elkartea. Atzo, Kontxako Banderan lehiatu ziren, eta bi jardunaldien batura eginez, bosgarren postuarekin geratu ziren. Atzo, ohorezko txandan izan ziren, eta hori zen helburu nagusietako bat. Bertan, lehia ederra erakutsi zuten Donostiarraren aurka, baina azkenean etxekoak aurreratu ziren. Oriok irabazi zuen bandera, denboraldi osoan zehar bezala, nagusitasun handiarekin, eta emakumezkoetan Arraun Lagunak traineruak. 

Lehen jardunaldian, Bermeok penalizazio bat jasan zuen arraun kolpeak izan zirela eta, eta horrenbestez Ama Guadalupekoa lehen txandan sartu zen. Atzo, Orioren, Donostiarraren eta Zierbenaren aurka lehiatu zen. Hasieratik jada Oriok nagusitasuna erakutsi zuen bigarren jardunaldian. Donostiarrak atzetik jarraitu zion, baina gutxinaka haien arteko tartea handitzen joan zen. Hondarribiak Donostiarrari segundo batzuk jan zizkion azken metroetan, baina azkenean lehen txandako hirugarrenak izan ziren Ama Guadalupekoa eskifaiako arraunlariak. 

Denboraldi hasieran Mikel Orbañanos entrenatzaileak argi zuen aurten ligako sailkapeneko goiko aldean egon nahi zutela, eta gutxinaka lortu dute. Ohorezko txandan hainbatetan izan dira, eta bigarren postuak ere lortu dituzte. Oraindik bi estropada gelditzen dira, Bermeon eta Bilbon. Bosgarren postuan da Hodarribia sailkapenean, Getaria aurrean duelarik, 11 puntotara. Zaila izango du liga laugarren postuan amaitzea, baina Ioseba Amunarrizen mutilek dena emateko asmoa dute azken jardunaldietan.

Etxekoekin lehian

Harrobiaren garrantzia erakutsi Mikel Orbañanosek Kontxako aurtengo lehian. Hamahiru arraunlaritatik, zortzi harrobikoak izan dira: Ibai Camarero, Osertz Larretxea, Andoni Irazoki, Xabier Olaskoaga, Eneko Iridoy, Xabier Salaberria, Aimar Kanpandegi eta Mattin Colas. Horrez gain, patroia ere, etxekoa, beteranoena, traineruaren ikurra: Ioseba Amunarriz. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk Nerea Kortajarena proposatu du Donostiako alkategai izateko

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.