Hegaluzearen kanpaina, "erritmo onean"
Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Erakundeak positiboki baloratu du orain arteko kanpaina. Iazko erritmoa baino handiagoa izaten ari da aurtengoa.
Hegaluzearen kanpaina “erritmo onean” doa, hori dio Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Erakundeak. Datuei erreparatuta, orain arte inguraketarako eta kakeako ontzi gipuzkoarrek, tartean hondarribiarrek, 6.869.116 kilo hegaluze deskargatu dituzte orotara. Iazko erritmoa baino handiagoa izaten ari da aurtengoa.
Harrapatutako 6,8 milioi kilo horien ondorioz, Gipuzkoako flotak Estatu mailan esleitutako kuota osoaren %24,7 kontsumitu du jada.

