Irekita Txingudiko bertso eskolan izen emateko epea
Haur, nerabe eta gazteentzako hasiberrientzako eta bat-bateko jardunerako klaseak emango dituzte urritik hasita. Izen ematea posta elektronikoz egin behar da.
Bertsotan ikasteko aukera Txingudiko bertso eskolan.Freepik Ikasturte berria, errutina eta eguneroko berria. Hala diote askok. Bada, kantua eta inprobisazioa gustatzen zaionak Txingudiko bertso eskolako ateak irekita ditu. Irunabar Irungo bertsoaren bilguneak jakinarazi du 2026-2027ko ikasturteko bertso eskolan izen emateko epea irekita dagoela.
Hiru modalitatetarako klaseak eskainiko dituzte: Haur, nerabe eta gazteentzako, hasiberrientzako eta bat-bateko jardunerako. Urrian abiatuko du ikasturtea bertso eskolak, eta izena emateko posta elektronikoz egin behar da.

