Hitzaldiak eta filmak, LGTBI+ kolektiboaren errealitatea islatzeko
Aste honetatik abendura bitarte hamaika pelikula, hitzaldi eta tailer egingo dituzte queer komunitatea ikusarazteko.
Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu ditu LGTBI+ programaren baitan. Gaur goizean, irailak 14, aurkeztu dute egitaraua Berdintasuneko eta LGTBI+ Eskubideen ordezkari Maite Cortinak, Nazioarteko Elkartasuna (NESI) elkarteko kide Nerea Etxeberriarekin eta Paula Agirreazaldegirekin batera.
Datorren irailaren 18an abiatuko da programa, eta abenduaren 2an amaitu. Guztira bi film, bi dokumental, bi ikastaro eta erakusketa bat antolatu dituzte. Jarraian, egitaraua:
- Irailaren 18an, 19:00etan: La misteriosa mirada del flamenco filma, Amaia Kultur Zentroan. Hego Ameriketako queer kolektiboari buruzko film saritua da.
- Urriak 7an, 18:30ean: Ander filma, Amaia Kultur Zentroan. Maskulinitateei buruzko Irungo Zinema Zikloaren barruan antolatutako jarduera da.
- Azaroak 3an, 17:00etan: Libres y disidentes argazki erakusketa eta tailerra Irungo Emakumeen Etxean. Mexikoko emakumeen eta lesbianen egoera azaleratzen dute argazkiek.
- Azaroak 16an, 18:00etan: Mi pequeño gran samurai dokumentala Irungo Emakumeen Etxean. 2018an buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi gazte transexualaren historia jorratzen du.
- Azaroak 30ean, 18:00etan: Haur eta gazteen transexualitatea: ulertu, lagundu ahal izateko hitzaldia NAIZEN elkartearekin Palmera Monteron.
- Abenduak 1ean, 9:30ean: Haur eta gazteen transexualitatea: ulertu, lagundu ahal izateko hitzaldia NAIZEN elkartearekin Palmera Monteron.
- Abenduak 2an, 18:00etan: Este cuerpo mío dokumentala Amaia Kultur Zentroan. Afioco Gneccoren zuzendariaren trantsizioari buruzko dokumentala, Gnecco berak eta Carolina Yuste aktoreak zuzendutakoa.

