Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

San Nikolas atea, Erdi Aroko zatitxo bat berreskuratuz

Erdi Aroko harresiko ate garrantzitsua zen hura, eta orain, harresi handien atzean ezkuturik mantentzen da. Zaharberritze lanak egingo ditu udalak bertan.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/17

San Nikolas atea Hondarribiko ikur handienetako bat da. Erdi Aroko harresi zaharraren gaur egungo adibide nagusienetarikoa da, eta beraz, herriak duen ondare historiko eta arkitektoniko handienetarikoa. Udala bada horren kontziente, eta horregatik, atearen zaharberritze lanak hasiko dituztela adierazi dute. “Esku-hartzearen bidez, haren jatorrizko harlangaitzezko eta harrizko egiturak berreskuratuko dira, eta eraikinak mendeetan zehar izan duen bilakaera agerian utzi”, adierazi du udalak.

Igor Enparan alkatea mintzatu da zaharberritze prozesu honi buruz: “San Nikolas atea ez da soilik harrizko egitura bat. Erdi Aroko Hondarribiaren lekuko zuzena da, eta hiriko defentsa-sistemaren parte izan zen. Proiektua prestatzen ari ginela konturatu gara egun duen egoera eta itxura ez datozela bat jatorrizko atearekin. Mendeetan zehar izandako eraldaketek eta egindako esku-hartzeek nabarmen aldatu dute haren itxura, eta, aldi berean, ez du jaso bere garrantzi historikoari dagokion zainketa”. Horregatik, orain ahaztuta edo ezkutuan geratu den ondarea “berreskuratu eta balioan jarri nahi du” udalak.

Atearen jatorrizko egitura mantentzea da zaharberritze lanak duen irizpide nagusiena. Prozesua bitartean, eraikinaren irakurketa historikoa oztopatzen dituzten elementuak kendu nahi dituzte, horrela, atearen itxura originalera gehien hurbiltzeko xedearekin. Eremu horrek hainbat aldaketa izan ditu mendeetan zehar, eta bertaratutakoei hori bera azaltzeko asmoa dute. “Ondarea babestea Udalaren lehentasunetako bat da. Hondarribiak ondare historiko eta arkitektoniko oso aberatsa dauka, eta hori zaintzea gure hiriaren nortasuna indartzea ere bada”, adierazi du Enparanek.

Hiru hilabeteko obra aurreikusten dute, eta 156.525 euroko aurrekontua. Kostu horretatik 90.000 euro Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailetik iritsiko dira. 

Harresiko harriak

Atea soilik ez, alboko etxean, beheko aldean, Erdi Aroko harresiaren zatiak badaude, eta hori bera agerian uzteko lanak egingo dira. Horrela, harresi zaharra ikusgai egongo da, beti ere, bertako etxebizitzei kalterik egin gabe. “Gaur jasotzen duguna aurreko belaunaldiek utzi diguten ondarea da, eta gure ardura da egoera onean hurrengoei transmititzea. San Nikolas atearekin egiten ari garen lana norabide horretan doa”, esan du Ortzi Alonso Kultur zinegotziak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Euskal Herria, Gipuzkoa

Frankistek herria hartu zuteneko 90. urteurrena gogoratu dute Errenterian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Beste bizitoki bat lortu dute Donostian transplante baten zain den gizonarentzat

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.