Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

3,2 milioi kilo hegaluze atzaman dituzte oraingoz Hondarribiko barkuek

3.250.070,53 kilo hegaluze harrapatu dituzte denboraldia hasi denetik, erdia baino gehiago etxean salduz, eta kuota betetzea oso urrun duten arren, denboraldi ona dela diote askok.

Aines Agirrek ateratako argazkia, Txingudi ontziko bi arrantzaleri.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/16

Pixkanaka hegaluzearen denboraldia amaitzen doa. Jaietan egin zituzten azken deskargak etxean Hondarribiko arrantzaleek, eta orain Gijon aldean daude, bertan deskargatu baitute. Denboraldi ona dela diote askok, iaz baino gehiago arrantzatu dute eta, baina ezinezkoa ikusten dute kuota osoa betetzea, geroz eta ontzi gutxiago daudelako uretan. Udan zehar, hainbat portutan deskargatu dute arraina, baina hondarribitarrek behintzat, etxean gehiago deskargatu dute kanpoan baino.

Orotara, Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiak adierazi duenez, 3.250.070,53 kilo hegaluze harrapatu dituzte denboraldia hasi denetik. Haietatik, 1.731.832,90 kilo etxean saldu dituzte, eta 1.518.237,63 kilo beste portuetan. Europako Batasunak Espainiari 2026an emandako hegaluze kuota 27.953.000 kilokoa da, eta beraz, horrek esan nahi du Hondarribiko barkuek kuotaren %11,5a harrapatu dutela oraingoz.

Abuztua bukaeran, Gipuzkoako Baxurako Arrantzako Ekoizleen Elkarteak adierazi zuen iaz baino %10,4 kilo gehiago jaso zirela iraila baino lehen. Hau da, 2026ko abuztua bukaeran 6.869.116 kilo harrapatu zituzten ontzi gipuzkoarrek, eta, 2025ean berriz, 650.000 kilo gutxiago. Elkarteak adierazi zuen hegaluzea oraindik ere Gipuzkoako arrantzaleen oinarri ekonomiko handiena dela, eta ezinbestekoa dela erritmo berdina urtez urte mantentzea.

Iaz, lau eurotan 

Iaz urria amaieran bukatu zuten denboraldia, eta euskal ontziek 10.759.127 kilo atzaman zituzten. Bataz besteko prezioa 4 eurotan izan zuten. Aurten, kilo gehiago espero dira, eta ikusi beharra dago ze bataz besteko prezio izan duen hegaluzeak aurtengo denboraldian zehar.

Erlazionatutako edukiaHegaluzearen kanpaina, “erritmo onean”“Lehen guk hegalaburra harrapatzen genuen eta orain hegaluzetan aritzen dira”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk Nerea Kortajarena proposatu du Donostiako alkategai izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.