Amuteko kirol guneko kartelak berritu dituzte
Aurrekontu parte hartzaileen barnean erabaki zen kartelak aldatzea. 465,85 euroko gastua izan da.
2026ko aurrekontu parte hartzaileetan hainbat egitasmo onartu zituen udalak, hamabi zehazki. Horien artean, Amuteko kirol guneko kartelak berritzea erregistratu zen, eta hori bera egin berri du udalak. 465,84 euroko gastua izan da egindakoa.
Osotasunean 210.148 euro aurreikusten dira aurrekontu parte hartzaileentzat, eta oraingoz, bi neurri burutu dituzte: kartelena eta Kasino Zaharreko eta Biteriko gimnasia aparatuena.

