Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaurgarritasun egoeran dauden bi pertsona, kaleratze arriskuan

Palmira Dualek bere gurasoek bizi duten egoera ikustarazteko agerraldia egin du; etxegabetzea datorren astearterako aurreikusita dago.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/09/10

Aurreko astean berri onak baziren ere, gaurkoan bestelako berriak dira Irunen denon ahotan. Kaleratzeak STOP plataformak Irungo familia baten etxegabetze bertan behera gelditu zela adierazi zuen. Gaur, berriz, Katea auzoan etxegabetze arriskuan dagoen familia baten berri eman dute zenbait elkartek: zaurgarritasun egoeran dauden bi bizilagun kaleratze arriskuan daude. Palmira Dualen gurasoek datorren astearterako, hilak 16, dute etxegabetze data aurreikusita goizeko 09:30ean. “Ijituen eskubideen defentsaren aldeko aktibismoagatik ezaguna naizen arren, gaur nire senideen bozeramaile gisa nago hemen”, adierazi du Palmira Dualek. 

Kateako auzo elkartean dozenaka lagun bildu dira, eta bertaratutako erakundeei, komunikabideei eta justizia sozialean zein pertsonen duintasunean sinesten duten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie Dualek. Palmiraren gurasoek 33 urte daramate Katea auzoan bizitzen, bere jabetzan izandako etxebizitza batean. Urteotan, auzoko bizitzaren parte izan dira. “Nire gurasoak zaurgarritasun egoera aitortuan daude, eta egoera larriagotzen dieten %75eko desgaitasun fisikoa eta dementzia printzipioak dituzte”, azaldu du. Kimbolton Invest SM enpresak, putre funts gisa ezaguna, Palmiraren gurasoak kaleratu nahi ditu. 

“Ez dut nahi nire gurasoak denbora mugagabez bertan bizitzea; baizik eta, kaleratzea bertan behera uztea eta denbora izatea haien beharretara egokitzen den etxebizitza duin bat eskuratzea nahi dut”. Azken asteotan buru-belarri dabiltza enpresarekin harremanetan jarri nahian, etxegabetzea bertan behera utz dezan. 

Enpresa honek Oviedon (Asturias, Espainia) du egoitza, eta haiekin harremanetan jartzeko burofax bat bidali zion Dual Jimenez familiak. Palmirak desengainua sentitzen du enpresaren partetik jasotako erantzunagatik, asteotan ez baitute erantzun formalik jaso. “Whatsapp bidez jaso genuen erantzuna oso ziztrina izan zen. Diru kopuru txikia eskaini nahi izan ziguten etxeko giltzengatik, ez dute gure egoera benetan zein den ulertzen”. Jasotako mezu horiek abokatu baten eskutan daude, eta abokatu horiek egiazko informazioaren jabe dira. “Ez da normala benetako informazioa edukita ere, kaleratzea bertan behera ez uztea”, azpimarratu du. 

Gaur egun, zaurgarritasun egoeran dauden familien kopurua oso handia da, eta horietako asko kaleratze arriskuan daude. Gainera, Dualek agerraldian nabarmendu du horietako askok ez dutela beharrezko laguntzarik eta sare sozialetatik kanpo daude euren egoera azaleratzeko eta zabaltzeko. Bide beretik, zaurgarritasuna kontzeptu konplexua dela dio: “Zaurgarritasunari buruz hitz egiten dugunean, ezin gara dokumentu batera mugatu”. Pertsona horiek irtenbide bat topatzeko baliabideak eta tresnak behar dituzte.

“Zaurgarritasun egoeran dagoen pertsona batentzat 33 urtez egon den etxebizitza bat uztea, bestelako alternatiba egonkorrik eduki gabe, ez da lekualdatze soil bat egitea. Horrek eragin zuzena du maila fisiko zein psikologikoan. Horregatik administrazio publikoari eskatzen diegu beldurrik gabe esku-hartzeko, lohian sartzeko, auzora hurbiltzeko gure egoera tokian tokitik ezagutzeko, zaurgarritasun egoeran bizi diren familien muturreko baldintzekin enpatia izateko”, hunkituta kontatu du. 

“Ez dugu onartuko gutaz barre egitea”, salatu du. Kaleratzea bertan behera uzteko itxaropenaz galdetuta, Dualek itxaropena du. “Zaurgarritasun egoeran gaudenok sistema honen akatsetan eta zepoetan murgilduta ikusten dugu geure burua. Irtenbidea lortu arte borrokan jarraituko dugu, eta ez dugu etsiko irailaren 16ra arte nire gurasoek etxebizitzan jarraitu arte”, amaitu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.