Albisteak

Hamalau dantzari Euskal Herriko VIII. Aurresku Txapelketa Nagusian

Gipuzkoar erako Euskal Herriko VIII. Aurresku Txapelketa Nagusia izango da jokoan Hondarribiko Itsas Etxean igandean (hilaren 22an), 12:00etatik aurrera.

Familiek pediatriako larrialdiak noiz irekiko zain jarraitzen dute

2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.

Hondarribiko Emakumeen Ttopara Xake Txapelketaren hamargarren edizioa egin dute

Azaroaren 25aren harira antolatutako txapelketan 20 emakumek parte hartu dute; xakearen bidez emakumeen arteko topagunea sortzea du xede.

Goiatz Labandibar eta Imanol Sorondo, Bordari eta Satarkaren jabe

Bi literatur lehiaketetara 42 kan aurkeztu dira orotara, iazko kopurua hirukoiztuz. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 13an egingo da.

Izarok hasiera emango die aurtengo gabonei

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia hilaren 28an izango da, eta Izarok gabon kanten kontzertua eskainiko du; pizteko botoia San Vicente de Pauleko ikasleek sakatuko dute.

36ko estatu kolpearen 90. urteurrenaren erakusketa erasotu dute

Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.

Unai Amiano, lau t'erdiko txapeldun

Bigarrenean lortu du irundarrak B Serieko lau t'erdiko txapeldun izatea; larunbatean, Zubizarreta lll.-ri irabazi zion 18-22, Uranzu pilotalekuan.

Energia komunitatea sortzeko urrats gehiago Hondarribian

Gaiaren gaineko hiru informazio saio antolatu ditu udalak, baina prozesuaren muinean herritarrak daudela azaldu du udal erakundeak.

ASTEKARIA

Alfonso Sastre, antzerki oholtzak lubaki bilakatuz

Dramaturgoa eta ekintzaile politikoa. Frankismoaren ondoren Hondarribian finkatuta, bertan zendu zen 2021. urtean. Hondarribiko Udalak omenaldia egin dio.

hitza

Euskaraz jantzi, Jantziaren Zentrora bisitan

HITZAkideek Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentroko 'Baserritarrak' erakusketa bisitatzeko aukera dute, doan, hilaren 29an.

'Alda dezagun zikloa!', eskubide menstruala aldarrikatzeko kanpaina

Ara!Gorputz kooperatiba txikiak hilekoaren zikloa desinformazioarekin eta normalizatutako minekin lotzen duen zikloa hausteko kanpaina aurkeztu du.

Aparkalekuen ordenantza berria azaltzeko bi saio

Polemika sortu du gaiak, eta herritarrak ongi informatzeko bi saio antolatuko ditu udalak. Biak abenduaren 1ean egingo dira.

Azaroaren 20ko urteurrena dela eta, Podemosek ekitaldi politikoa egingo du

Hauteskunde kanpainaren barruan, Maite Gartziak Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak hitza hartuko du Etorbidea zubian, 11:00etan.

Txinzerrek ez ditu 2027ko uraren tarifak igoko

Hondakinen tarifetan ere aldaketa gutxi izango dira; edukontzi marroia modu egokian erabiltzen dutenek 151,60 euro ordainduko dute.

Bertsolaritzaz gozatzeko urteroko hitzordua

Maddalen Arzallus eta Andoni Egaña Itsas Lur elkartean izango dira larunbatean, jada ohitura bilakatu den bertso afarian.

Gorka Bereziartua, bere eleberriarekin, Blaganen eskutik

'Garondoan' eleberria aurkeztuko du Bereziartuak, bihar, Kultur Etxean, 19:00etan.

Etxeko aseguruak ondo ulertzeko hitzaldia bihar

ACUBIk antolatu du hitzordua. Kultur Etxean egingo dute bihar.

Abian da Ondartza futbol zelaiko obrak lizitatzeko prozesua

Istorio amaigabea dirudi Ondartza futbol zelaiarena. Azkenean, obra prozesua abiatu du udalak, 1.221.829 euroko lizitazio aurrekontuarekin.

Isuri Gutxiko Eremuaren tramitazioan, aurrerapausoak

Partaidetza publikoko prozesuan 270 alegazio egin dizkiote IGEren proiektuari; azaroko udal osoko bilkuran funtziomenduaren ordenantza aurkeztuko dute.

Biok Txingudik bolada onean jarraitzen du

Azken minutuan eskuratu du Uribealdearen aurkako garaipena (15-14); Zaisa Txingudik, berriz, irabazi ezinik jarraitzen du denboraldi honetan.

Gehiago