Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Energia komunitatea sortzeko urrats gehiago Hondarribian

Gaiaren gaineko hiru informazio saio antolatu ditu udalak, baina prozesuaren muinean herritarrak daudela azaldu du udal erakundeak.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2026/11/14

Hondarribiko energia komunitatea sortzeko prozesuak urrats berria egingo du. Hura sortzeko aukera aztertzeko hiru saio egingo dira hilaren 18an, eta abenduaren 10 nahiz 16an. Denak Itsas Etxean izango dira (18:00etan), eta saio bakoitzean arlo bat landuko dute. Garoa Lekuona Ingurumen zinegotziak azaldu du energia komunitate baten bidez energiarekin loturiko hainbat egitasmo burutu daitezkeela, “baina guztietan aipagarriena da herri mailako autokontsumo partekatuko instalazio fotovoltaikoak martxan jartzea. Hau da, herriko teilatu batean egindako instalakuntza batetik komunitateko kide diren herritar eta herriko enpresa txikiei energia berriztagarria sortu, kudeatu eta komunitateko kideen artean partekatzeko aukera ematen diena”. Eredu horrek argindarraren fakturan aurrezteko aukera eskaintzen duela zehaztu du Lekuonak, “eta aldi berean, gizarte kohesioa indartzea, ingurumena zaintzea eta herriaren subiranotasun energetikoa sendotzea ditu helburu”. 

Iazko urrian egin ziren komunitatea sortzeko lehen urratsak. Orduko hartan energia komunitate baten funtzionamenduaren inguruko azalpenak, onurak eta parte hartzeko aukerak azaldu ziren, baita hainbat tailer egin ere. “Saio horiek izandako arrakasta ikusita”, esan du udalak, “aurten Hondarribiak energia kontsumo jasangarriaren bidean beste pausu berri bat emango du, herri mailako energia komunitate bat sortzeko aukera erreala izan dadin”.

Lekuonak nabarmendu du prozesuaren bultzatzaile udala bada ere, horren protagonista herritarrak direla: “Udala laguntzailea eta bultzatzailea izan daiteke, herritar interesdunei informazioa, tresnak eta ezagutza eskainiz. Baina komunitatearen sorrera herritarren borondatean eta inplikazioan oinarrituko da”. Hala, energia kontsumitzaile pasibo izatetik, kontsumitzen den energiaren gaineko erabakietan parte hartzen duten eragile aktibo izatera pasa daitezke egitasmoarekin bat egiten dutenak.

Hiru saioak
Hondarribiko energia komunitatea gorpuzteko hiru saioen (denak Itsas Etxean dira, 18:00etan) zehaztasunak eman ditu Hondarribiko Udalak. Honakoak dira:

  • Hilaren 18an. Energia-komunitatea ezagutzea. Energia komunitate bat zer den, zer eredu dauden, prozesuaren egutegia eta horrek dakartzan kostuak azalduko dira. Parte hartzaileen zalantzak argitzeko tartea ere izango da.
  • Abenduaren 10ean. Energia-komunitateari forma ematea. Antolatzeko aukerak eta beharrezko karguak eta funtzioak aurkeztuko dira. Komunitatean parte hartu nahi duten pertsonek elkar ezagutzeko aukera izango dute, eta izena eta logotipoa aukeratzeko proposamenak jasoko dira.
  • Abenduaren 16an. Energia-komunitatea sortzea. Komunitatea eratzeko beharrezko izapideak eta aurrera begirako urratsak zehaztuko dira.

Topaketa horiek irekiak dira, eta interesa dutenek aurrez eman behar dute izena Hondarribiko Udalaren webgunearen bitartez. “Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu saioetan parte hartzera, iaz hasitako bideari jarraipena emateko eta Hondarribiaren etorkizun energetikoa modu kolektiboan eraikitzeko”, esan du udalak.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabalduko dute gaur Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.