Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
ASTEKARIA

Alfonso Sastre, antzerki oholtzak lubaki bilakatuz

Dramaturgoa eta ekintzaile politikoa. Frankismoaren ondoren Hondarribian finkatuta, bertan zendu zen 2021. urtean. Hondarribiko Udalak omenaldia egin dio.

Sastre, 2019an. EVA SASTRE
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/11/14

Madrilen jaio zen, baina Hondarribian eman zuen bere bizitzako zati handi bat Alfonso Sastrek. Zehazki, duela 100 urte jaio zen. Gauza asko izan zen Sastre, baina antzerkigile edo dramaturgo gisa osatu zuen bere ibilbide profesionala. Politika ere izan bere bizitzan, eta Euskal Herriaren eta beste hainbat ez aitortutako estaturen askapen borroketan jardun zuen urte luzez. 

Ponzano kalean jaio zen, Chamberi barrutian. Lau seme-alabako familia batean sortua, langileriaren kontzientzia gaztetatik izan zuen barnean Sastrek. Frankismoaren urteetan Espainiako Alderdi Komunistan militatu zuen, baina 1970. urtean atzean utzi zuen hura. Askok antzerkigintzako iraultzaile gisa ezagutzen zuten. Urteak aurrera joan ahala, Euskal Herriko askatasunaren borrokan murgildu zen, bereziki frankismoa bukatu ondoren Hondarribira joan zenean. Herri Batasunako zerrendetan izan zen Sastre behin baino gehiagotan, eta aurrerago, beste mugimendu sozial eta politiko batzuen sorreran eta militantzian parte hartu zuen.

1940ko hamarkadan hasi zen Sastre idazten, Arte nuevo taldearen barnean. Jose Gordon, Medardo Fraile, Alfonso Paso, Jose Maria Palacio eta Carlos J. Costas idazle eta dramaturgoekin batera sortu zuen Sastrek Arte nuevo. Taldea proposamen iraultzailea izan zen antzerkigintza espainiarraren barnean. «Garai hartako espainiar antzerkigintza suntsitzea genuen helburu kafetegi batean elkartu ginen lau lagunok», azaldu zion Sastrek 2016. urtean El Mundo hedabideko Esther Alvarado kazetariari. Baina taldeak ez zuen esperotako arrakasta izan.

Frankismo garaietan, hainbatetan jasan zuen Sastrek zentsura. Jasan ez ezik, haren aurka egin zuen. Hainbatetan adierazi zuen Arte nuevo taldearekin hasi zirenean berak antzerkia ez zuela tresna politiko gisa ulertzen, errealitatea ezagutzeko eta hedatzeko modu bat baizik. Baina 1950eko hamarkada iristear zela, Sastrek antzerkia beste ikuspegi batetik ikusi zuen, eragin soziala eta politikoa sustatzeko tresna modura. Are gehiago, dramaturgoa konturatu zen oholtza gainetik errealitatea eraldatzeko ahalmena bazegoela, eta bertatik eragiteko saiakeraren aldeko apustua egin zuen.

Sastre, bere liburutegian.

Prólogo patético, El pan de todos, La mordaza edota En la red izan ziren bere debekatutako antzerki batzuk. 1953ko martxoaren 18an Escuadra hacia la muerte piezak hiru egun zeramatzan Madrilgo Maria Guerrero antzerkian, eta hirugarren egun hartan debekatua izan zen. Horren harira, lanak Espainiako Armadako Goi Estatu Nagusiak, «giza subjektua izan daitekeen doilor guztia erretratatzen» zuela eta «ikuslearen espirituari familia militarraren inpresio irreala» zeramala esan zuen. 1966. urtean La taberna fantastica idatzi zuen, askoren ustez, Espainiako XX. mendeko antzerki obra garrantzitsuenetako bat. Baina ezin izan zuen estreinatu, ezta oholtza batean igotzeko ideia eduki ere, berehala debekatu zuten eta. Halere, idatzita eta liburuxka moduan, klandestinitatean asko mugitu zen. Azkenean, 1985. urtean estreinatzeko aukera izan zuten. Urte hartan sari asko bereganatu zituen, hala nola,pñ Espainiako Antzerki Sari Nazionala edota ikusleen eta kritikaren sariak.

Euskal Herria askearen aldeAlfonso Sastre, antzerki oholtzak lubaki bilakatuz

1974. urtean Eva Forest, Sastreren emaztea, atxilotua izan zen, Correo kaleko, zehazki Rolando kafetegiko atentatuan laguntza ematea leporatuta. ETAk Madrilen egin zuen lehen ekintza atentatua izan zen hura. Sastre ere atxilotu zuten, epaitegira hurbildu zenean. Zortzi hilabete eman zituen kartzelan, eta ateratzerakoan, Bordelera joan zen, bertatik kanporatu zuen arte. 1977. urtean, amnistia legeari esker, Forest kartzelatik irten zen, eta Sastrerekin batera Hondarribira bizitzera etorri ziren. Bertan eman zituen bere azken hamarkadak, 2021. urtean hil zen arte.

«Politikoki euskaldunengana hurbildu ninduena izan zen Euskal Herrian eutsi egin zitzaiola frankismoarekin benetan amaitzeko haustura demokratikoa beharrezkoa zelako ideiari», azaldu zion Sastrek Alvaradori 2016an. Haren ustez, Espainiako mugimendu komunistek ideia erreformistak garatu, eta haien jarrerak frankismoaren bizirautearen sustengu izan ziren. 1989ko eta 1994ko Europako hauteskundeetan Herri Batasunaren zerrendetan izan zen, konpromiso politikoa eremu instituzionalean irudikatuz.

Hortik aurrera, Euskal Herritarrok eta Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna koalizioen sorreran izan zen. Azken koalizio horrek estatuko hainbat mugimendu subiranista bildu zituen, Europan haien askatasun asmoak defendatzeko. Politikan ibilaldi luzea izan zuen Sastrek, antzerkia eta borroka soziala uztartuz, bere azken egunetara arte.

Alfonso Sastrek 100 urte, erakusketak eta omenaldiak

Alfonso Sastre jaio eta 100 urtera, erakusketa ireki du Hondarribiko Udalak Arma Plazan. Bertan bere bizitzaren errepaso handia egin dute, familiak utzitako objektu asko ikusteko aukera baitago. Marrazkiak, obren argazkiak edota hedabideek egindako elkarrizketak ikus daitezke bertan, baina baita bere objektu kuttunak ere, hala nola, zeraman kapela edota bere bulegoan zuen idazteko makina. Azaroaren 30era arte egongo da ikusgai.

Hori ez ezik, oholtza gainean omenduko dute Sastre. El hijo unico de Guillermo Tell obraren irakurketa dramatizatua egingo du Mikel Sarriegi aktoreak hilaren 19an. Horrez gain, Fito Rodriguez eta Ramon Agirrek La columna infame de la tortura liburua aurkeztuko dute azaroaren 17an liburutegian. Azkenik, omenaldi bat egingo dute hilaren 21ean kanposantuan, eta bere errautsak hilobiratuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabalduko dute gaur Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.