Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txinzerrek ez ditu 2027ko uraren tarifak igoko

Hondakinen tarifetan ere aldaketa gutxi izango dira; edukontzi marroia modu egokian erabiltzen dutenek 151,60 euro ordainduko dute.

Gorka Correyero Llamas
Hondarribia,Irun
2026/11/18

Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateak berritasunak iragarri ditu 2027rako. Datorren urteko uraren tarifak ez du igoerarik izango; uraren tarifak orain arte bezala mantenduko dituzte bai etxeetan, bai jarduera ekonomikoetan. Ura eraginkortasun handiagoz erabiltzeko metro kubikoaren prezioa lehen tartean apalena izango da, eta kontsumo tartea handitu ahala gora egingo du. Azken urteetan, Bidasoko ur kontsumoak goranzko joera du, eta aurtengo datuek hala berresten dute. 

Uraren tarifetatik bildutako dirua, 1.832.391 euro, 2027ko inbertsioetara bideratuko dituzte. Hala nola, San Migel-Anakako saneamendu sarea berritzea, Endarako urtegian obrak egitea eta Irungo erdialdeko nahiz Olaberria landa eremuko ur hornidura hobetzea. Gainera, Behobia-Gal eremuko kolektoreak berrituko dituzte. 

Hondakinei dagokienez, 151,60 tarifa mantenduko dute edukiontzi marroia modu eraginkorrean erabiltzen dutenen kasuan. Gainerakoek 285,36 euro ordaindu beharko dute urtean, bilketa eta garraio kostuak handitzearen ondorioz. “Etxe jasangarriek urtean 130 euro baino gehiago aurreztuko dituzte”, azaldu dute. Alegia, eskualdeko etxeen %68k izena emanda du hondakin organikoen gaikako bilketan, hain zuzen, 36.485 etxebizitza. 

2027an, zailtasun ekonomikoak dituzten etxebizitzek laguntzak izango dituzte; bereziki, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek. Familia ugariek, berriz, uraren tarifa bereziak izango dituzte.

Poltsa konpostagarriak banatzeko makina berria

Poltsa konpostagarriak eskuratzeko gune berri izango dute aurrerantzean Irunen, Emigrazio eraikinean. Txinzerrek Irun eta Hondarribian gune berriak zabaltzeko makina berria jarri du, eta honekin, lau makina erabilgarri egongo dira Irunen eta Hondarribian. Emigrazio eraikinekoaz gain, HAZ bulegoaren kanpoaldeko eta Junkal kaleko Txinzerreko bulegoko makinak daude, eguneko 24 orduetan erabilgarri daude. Hondarribian, berriz, Hondartza kiroldegiko atarian dago, eta kiroldegia zabalik dagoen bitartean erabili daiteke. Poltsak doakoak izango dira, eta bost astetik behin eskuratu daitezke.

Emigrazio eraikineko makina berriak honako ordutegia izango du: astelehenetan eta ostegunetan, 09:15etik 13:00etara; eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 16:00etatik 19:30era. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ omenduko dute Hernanikomik azokan

Euskal Herria, 2026ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, Gipuzkoa

Franco eta galiziarrak errepublikaren plazan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.