Udaltzaingoak indarkeriaz egindako lapurreta baten ustezko egilea atxilotu du
Igandean, hilak 12, urrezko kate bat lapurtu zion gizon bati Nafarroa etorbidean; epaitegiak behin-behineko espetxeratzea agindu du.
Irungo Udaltzaingoak Nafarroa etorbidean indarkeriaz egindako lapurreta baten ustezko egilea atxilotu du. Gertakaria igandean, hilak 12, izan zen, eta gizon bati urrezko kate bat lapurtu zioten. Lapurreta pasa eta gutxira, Udaltzaingoak abisua jaso zuen, eta minutu gutxira hura atxilotu zuten gertakarien lekutik gertu.
Bertan atxilotu zuten, eta udalak jakinarazi duenez, guardiako epaitegiaren esku utzi ondoren, agintaritza judizialak behin-behineko espetxeratzea erabaki du.

