Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iker Piñeirak 20 urtez azpiko Europako Txapelketan bi domina eskuratu ditu

200 metroko proban brontzezko domina eskuratu du, eta taldekako erreleboetan zilarra lortu du, Rietin (Italia) asteburu honetan jokatutako txapelketan.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/07/20

Iker Piñeira gazte mailako Europako atleta onenen mailan dagoela berretsi du asteburu honetan, Rietin (Italia). 20 urtez azpiko Europako Txapelketan bi domina eskuratu ditu, zilarrezkoa taldekako erreleboetan eta brontzezkoa 200 metroko proban. Piñeiraren lehenengo urtea da atletismoan, eta denboraldian zehar pilatutako emaitzak maila izugarrian dagoelako seinale dira. Europako Txapelketara bederatzigarren postuan heldu zen, finalerako sailkatzeko helburuarekin. Ostiraleko kanporaketan lehenengoa izan zen, eta larunbateko finalerdietarako txartela eskuratu zuen. 

Larunbat goiza amestutako goiza izan zen atletarentzat, aurrekusitako helburua bete zuen eta. Finalerdian, Espainiako Txapelketan lortutako marka pertsonala “txikitu” zuen, kronoa 21.08 segundoan ezarriz. Horrek arratsalderako bultzada eman zion, eta finalerako ez zuen ezer gorde. Finala oso lehia estuko proba izan zen, eta azkenean, 21.08 segundoko marka egin zuen, beste behin ere. Urrea Bronson britaniarrarentzat izan zen, eta zilarrezkoa, berriz, Barosz poloniarrarentzat.

200 metrotan brontzezkoa domina lortuta, azken proba zuen begiz jota Piñeiraak. Kasu honetan, taldekako erreleboetan aritu zen atzo, hilak 19, 100m+200m+300m+400m proban. Super Amara BAT taldekoak 200 metroko lasterka egin behar izan zuen, eta kanporaketa pasata, finalean bigarrenak izan ziren. 1:51.81eko Espainiako errekorra ezarri zuten lau kirolariek. Proba honekin Piñeirak amaiera eman zion atleta gisa egindako lehenengo denboraldiari. 

Espainiakoan ere bikain

Europako Txapelketan jokatu bitartean, Albaceten 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zuten hainbat kirolarik. Espainiako kluben artean zortzigarren postuan kokatu da, eta lortutako emaitzak “etorkizun oso oparo” baten erakusgarri dira.

Podiumeko hiru mailatan izan ziren Super Amara BATeko atletak. 400 metro hesidunetan Alaine Agerralde Espainiako txapeldun izan zen, 59.25 segundoko marka lortuta. Dagoeneko prest dago datorren asteburuan maila absolutuko Espainiako Txapelketan dena emateko. Arielle Antoinette Ngolek zilarrezko domina eskuratu zuen diskoan, 44,65 metroko distantzia lortuta. Brontzezko domina Naia Llorentek eraman zuen altueran. Llorentek 1,74 metroko langa gainditzea lortu zuen, eta horri esker maila absolutuko Espainiako Txapelketan izango da. 

Podiumean izan ez arren, klubak Noa Sevillak, Noa Estebanek, Isra Rahalik, Jon Gajatek, Seckou Sissokok, Markel Garranchok, Alai Cabellok, Izaskun Sanzek, Lukas Cabazonek, Julen Mendozak eta Imanol Ibarbiak egindako lana nabarmendu du. 

Frantziako txapeldun

Bestalde, Alain Oca 18 urtez azpiko Frantziako txapelduna izan da mailuan. Maila handiko lehiaketa egin duela azpimarratu du klubak, “ziur gaude etorkizunean ere zer esan handia emango duela”. Urrezko domina meritu handiko 65,92 metroko jaurtiketari esker lortu zuen, eta jaurtiketa honi esker bere marka pertsonal berria ezarri du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.