Sindikatuek deituta, mobilizazioak egin dituzte gaur goizean lantokien aurrean, hala kaleetan nola industriaguneetan.
Guztira 19 dira talde jeltzaleak proposatutako zuzenketak, baina gutxienez sei onartuz gero, aurrekontuak onartzeko aldeko botoa emateko prest agertu da EAJ. Guztira, 1.910.000 euroko zuzenketa da egin dutena.
50 urte beteko dira astelehenean Hondarribiko Asturiagako hondartzan Espainiako Poliziak eta Guardi Zibilak bi gazte hil zituztenetik. Oroimen ekitaldia egingo dute larunbatean.
Humanitatearen krimenaren aurrean ez direla konplizeak izango esan dute gaur hamarnaka herritarrek Gernika Palestina Deialdi Herritarrak deitutako elkarretaratzeetan.
Azken aste eta hilabetean gertatutako gertakariei erantzun "sendoa eta artikulatua" eman behar dela dio Elkarrekin Irunek.
Lan Osasunaren Eguna baliatu dute Bidasoko enpresa komite desberdinetako ordezkariek "ezinbesteko" eskaera egiteko.
Hilaren 27an elkartuko dira Palmera Montero gunean eskuetan duten hurrengo kanpainaren berri emateko.
2023ko maiatzaren 12an onartu zen Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren zirriborroa. Urtebete geroago jeltzaleek planarekin zer gertatu den ez dakitela diote.
Joan den ostiralean egin zuten Europar parlamenturako hauteskundeetan hautets mahaietan egon beharko duten herritarren zozketa. Ikus emaitzak.
Lakaxita Gaztetxeak antolatu ditu jardunaldiak eta Irungo txoko ezberdinetan izango dira hitzaldiak. Besteak beste, Bidasoko harrera politikez, Palestinaz edota Ukrainiaz arituko dira.
Iazko abuztuan Ertzaintzak eta Udaltzaingoak herritar bati egindako erasoa "gogor" salatu du Kontseilu Sozialista Bidasoak.
Gernika Palestinarekin ekimenak deituta, San Juan plazan elkartuko dira larunbatean, 12:30ean, Palestinari elkartasuna adierazteko.