Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJren balorazio baikorra Pasaiako Portuak eta aireportuak EBOH zerga ordainduko dutelako

EAJk positiboki baloratu du zergaren onarpena, "udalerrietako tokiko ogasun finantzaketan modu bidezkoagoan laguntzeko" neurria izango delako.

Loreto Osa (Pasaia), Elixabete Murua (Errenteria) Eider Mendoza (diputatu nagusia) Itziar Agirre (Ogasun diputatua) Maria Serrano (Hondarribia) eta Laura Martinez (Lezo), gaur, batzar nagusietan.EAJ
Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2026/06/10

Pasaiako Portuak eta Hondarribiko aireportuak Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen (EBOH euskaraz, BICE gaztelaniaz) zerga ordaintze hasiko dira. Gaurko Gipuzkoako Batzar Nagusietako oso bilkuran hartu da erabaki hori. EAJk oso baikor baloratu du onarpena, “udalerrietako tokiko ogasun finantzaketan modu bidezkoagoan laguntzeko” neurria izango delako: “Onarpen honek berriro erakusten du udalerrien interesak defendatzeko eta haien autonomia finantzarioa indartzeko orduan alderdi jeltzaleak irtenbide zehatz eta eraginkorrak eskaintzen dituela erakundeetatik. Azpiegitura horiek jarduera ekonomikoa sortzen dute inguruarentzat eta lurralde osoarentzat, baina, aldi berean, hirigintza, ingurumen eta mugikortasun arloan eragin esanguratsuak ere eragiten dituzte”. Eragin horiengatik ordaintzen hasiko dira portua eta aireportua zerga.

Errenteriako, Pasaiako eta Lezoko EAJren udal taldeetako bozeramaileek, Elixabete Muruak, Loreto Osak eta Laura Martinezek, eta Hondarribiko bozeramaile jeltzale Maria Serranok zuzenean jarraitu dute osoko bilkura. Horren ondoren, Eider Mendoza diputatu nagusiarekin eta Itziar Agirre Ogasun eta Finantza foru diputatuarekin bildu dira erabakiaren gaineko balorazioa egiteko. Goialdeko argazkian daude EAJren ordezkari horiek guztiak.

Azaldu dute, EBOH udalerriek jasoko dutela Ondasun Higiezinen Zergaren gaineko foru araua onartu delako, eta beraz, udalek zerga horren bitartez jasoko dute EBOHtik eratorritako diru kopurua betiere zerga horren araudian egokitzapenak eginda. “Neurri honek afekzioa jasaten duten udalerriek aspaldidanik egindako aldarrikapen bati erantzuten dio, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak XXI. mendeko lurralde-errealitatera egokitu gabe geratu zen araudi fiskala eguneratzeko hartutako konpromisoaren emaitza da. Beste behin ere, EAJk erakutsi du udalerrietan pentsatzen duen alderdia dela, haien beharrak entzuten dituena eta herritarrei zerbitzu publiko hobeak eskaintzeko baliabide eta gaitasun handiagoa izan dezaten lanean aritzen dena. Adierazpenetara mugatzen direnen aurrean, guk tokiko finantzaketa hobetzen eta udalerriak indartzen dituzten neurri zehatzak bultzatzen ditugu”.

Neurria onartuta, erakundeen arteko lankidetzan jarri dute azpimarra jeltzaleek, “hartutako konpromisoak betetzean eta herritarrentzat baliagarriak diren irtenbideak bilatzean oinarritutako gobernatzeko moduaren beste adibide bat da”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.