Faxismoaren gorakada, dokumental baten bidez, ostegunean Polborinean
GKSk antolatuko du dokumentalaren proiekzioa. 'Munstroak sortzen direnean' izango da ikus entzunezkoa.
Ostegunean, Bidasoako Gazte Koordinadora Sozialistaren eskutik, Munstroak sortzen direnean dokumentala proiektatuko dute Polborinean, 18:00etan. Ultraeskuinaren gorakada oinarri, Europako hainbat estatutako egoerak azaltzen dira bertan.
Artxiboko irudiak, elkarrizketen bidez lorturiko testigantzak eta hainbateko informazio iturriak biltzen ditu dokumentalak. Faxismoaren aurka antolatzen direnak erdigunean jartzen ditu ikus entzunezkoak. “Antifaxismoaren, gazteriaren eta gaur egun Europako kaleetan eta gizartean dauden gatazka politikoei buruzko hausnarketa zuzena eta eguneratua da”, azaldu du GKSk.

