
LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat egitasmo antolatu dituzte. Haien artean, Monika Weberrek emango du aurtengo preogoia.

Urtero moduan San Juan suaren ondoan egin da arraunlarien aurkezpena. Asteburu honetan hasiko da gizonezkoen lehen taldea arraunean.

Presoei elkartasuna emateko eta etxeratzea eskatzeko espetxeen erreketa egin dute Mosku plazan, eta bertan jendetza bildu da.

Urtero legez, sua piztu baino lehen aurreskua dantzatu dute San Juan plazan. Aurtengoa, formatu txikiagoan egin dute tenperatura altuengatik.

Igandeko estropada irabazi zuen emakumezkoen taldeak Pasaian, eta larunbatean bigarren izan ziren. Bigarren taldea bosgarren kokatu da sailkapen orokorrean.

Urtero legez, Irungo gazteek kuadrillen eguna ospatu dute Ficoban egin duten herri bazkarian, eta egun osoko egitaraua eduki dute.

Jostallu elkarteko dultzaineroak urtero ateratzen dira 08:00etan San Juan plazatik, Segurako diana jotzen. Alboan, gaua amaitu nahi duten gazteak eta San Pedro eguna biziki maitatzen duten adineko pertsonak izaten dituzte.

Pasa den ostiralean ireki zituzten txosnak, eta lehen bi egunetan bi eraso izan ziren. Gune segurua direla aldarrikatu dute, eta 27ko herri bazkaria oroitarazi nahi izan dute.

Pasa den larunbatean, milaka lagun bildu ziren Irunen eskualdeko egoera salatzeko; herri plataformak mobilizazioekin jarraitzeko asmoa du.

Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak prest daude. Gizonen nagusiak maila hobetu nahi du, emakumeenak gora iritsi, eta gizonen bigarren eskifaiak harrobia landu. Traineru bakoitzeko protagonista batekin hitz egin du HITZAk.

Bideo baten bitartez, Henry Mendez eskuin muturraren hauspotzailea dela eta bortxatzaile bati babesa eman diola salatu dute.

Suaren piztea 21:45ean izango da. Tenperatura altuak direla eta, suak egitea debekatuta egongo da, aldez aurretik baimendutakoak izan ezik.

Perun jokatutako Txapelketa Iberoamerikarrean bi zilar eskuratu ditu bidasoarrak, 400 metro hesidunetan eta 4x400 erreleboetan.

Aurreko astean Javier Ugarteko aparkalekuaren proiektua aurrera eramateko eskakizuna egin zuten, baina Abotsanitzen iragarkiaren ondoren, Zezen Plazakoa jarri dute erdigunean.

Jai Alai Challenge Tour lehia izan zen asteburuan Jostaldi pilotalekuan. Etxeko bikoteak lehia parekatu bat izan zuen Bennetrix-Delpuech bikotearen aurka, baina hirugarren jokoan galdu zuten.

Gaur Landetxan egitekoak ziren haurrentzako jolasak eta haurrentzako puzgarriak bertan behera geratu dira; bestelako jarduerak ere lekualdatu dituzte.

Aurten ere, Hondarribian, Irunen eta Hendaian tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen dituen egitaraua izango da askotariko kultur jarduerekin.

Zineklubaren lehen urteurrena ospatzeko, Bidasoko hainbat bideoklip proiektatuko dituzte igandean Polborinean, eta haien sortzaileak ere bertan izango dira.

Udaltzaingoaren berregituraketaren planaren emaitza da; Garagarzarekin batera, Francisco Javier Ortiz komisariordea izango da.

Udal eta gizarte zibileko ordezkariak bi saiotan bildu dira, hiriko erronkei eta aukerei buruzko diagnostiko partekatuan aurrera egiteko.