Bidasoa Bizirik eta UVESCO elkarlanean, elikaduraren sektorea hornitzeko
Jaurlaritzaren Erakarbide proiekuan parte hartu dute, aztertzeko eta hobetzeko sektoreko enpresen fidelizaziorako gaitasuna.
Bidasoa Bizirik-ek eta UVESCOk Eusko Jaurlaritzaren Erakarbide proiektuan parte hartu dute, aztertzeko EAEko Euskal Autonomia Erkidegoko elikadura sektoreko enpresek zer-nolako gaitasuna duten talentua erakartzeko eta fidelizazioa lortzeko.
Erakarbide proiektuak Berritzelan proiektuarekin egiten du lan, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Inklusio Berrikuntzarako Euskal Sarearen proiektuarekin. Hain justu, Berritzelan proiektuaren baitan egin dute jardunaldia Bidasoa Bizirik-ek eta UVESCOk. 1993an sortu zen UVESCO, Unialco eta Kantabriako VES enpresak elkartu zirenean. EAEko supermerkatuen talde handienetakoa da, 308 supermerkatu ditu.
Jardunaldian UVESCOko langileen esperientzian oinarritu dira, langileen itxaropenak, enpresa praktikak edota enpresetan sartzeko prozesuak kontuan hartuta. “Horrelako saioak bereziki baliagarriak dira, pertsonei entzuteko eta zer alderdi baloratzen dituzten ezagutzeko aukera ematen dutelako”, esan du Bidasoa Bizirik-eko presidenteorde Estitxu Urtizbereak.
Ildo beretik, Bidasoa Bizirik-ek gogoratu du hilabete batzuk daramatzala Enplegatzaile Marka eta Talentua Erakartzeko Programan lanean helburu berarekin, enpresei talentua erakartzea errazteko.

