Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Rainel Ortega boxeolari hondarribiarrak profesionaletan egingo du debuta

'The K.O Machine' ezizenarekin, amateurretan egin du ibilbidea orain arte, hainbat txapelketa eta domina lortuz, hala nola Gipuzkoako eta Madrilgo txapelketak. Larunbatean debutatuko du profesionaletan, Bilboko La Casillan.

Ortega, urdinez, bere borroka batean.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/23

Bere ametsaren atzetik dabil Rainel Ortega. Askok diote berandu hasi zela boxeo munduan, baina hasi zenetik, ez da gelditu. Amateur mailetan hainbat borroka irabazi ditu, eta bere ibilbidean lortutako dominek hori bera irudikatzen dute. Bilboko La Casillan izango da konbatea, larunbatean, 19:00etan. Anderson Rangel boxeolariaren aurka debutatuko du Ortegak, eta borrokari begira, konfiantza handiarekin adierazi da.

Ikuskizun polita eskaini nahi die Ortegak bera ikustera hurbilduko diren ikusle guztiei. “Azken finean, boxeoa bada ikuskizuna, eta ikusleak bertaratzean, zerbait polita eta entretenigarria ikusi nahi dute”, azaldu du Ortegak. Boxeo estilo oso gogorra du Ortegak, gogor jotzen du, eta hori bilatuko du larunbat honetan ere. Aurrean, Rangel izango du, Venezuelako boxeolaria. 2019an egin zuen debuta Rangelek, eta harrezkeroztik sei konbate irabazi eta 53 galdu ditu. Ortegak adierazi duenez 75 kilotan adostu dute borrokarako pisua. “Nahiko argi daukat debut hontatik garaile aterako naizela, horretarako lan handia egin baitut azken urteetan”.

Amateur mailan hainbat txapelketa irabazi ditu. Gipuzkoako txapelduna izan da bi aldiz, eta Bizkaian ere urrezkoa irabazi zuen. Enrique Soria txapelketan urrezko eta zilarrezko dominak lortu ditu, eta Madrilgo txapelduna ere izan zen. 40 borroka ditu atzean, baina oraindik kontaketa profesionala 0an dauka. Momentu latzak izan ditu amateur ibilbidean, eta horrek profesionaletarako gogoa eta indarra biltzea eragin du.

Aurrera begira

27 urte ditu Ortegak, eta oraindik badu etorkizuna kirol munduan. Amesteko aukera badu, eta konfiantzarekin begiratzen du aurrera.”Helburuak argi eduki behar ditugu kirol honetan, eta gugan sinistu behar dugu. Espainiako txapelketa irabaztea dut jomugan, eta noski, aurrera begira helburuak handitu beharko nituzke, Europako eta munduko txapelketen bila”, esan du Ortegak. Larunbateko borrokak ezagutzera eramango du boxeolaria, eta hortik etorri daitezke aukera berriak.

Larunbateko boxeo gaualdian hainbat borroka izango dira. Handiena, Jokin Garciarena izango da. Garciak Europako txapelketa defendatuko du La Casillan, Salvi Jimenezen aurka. Hainbat borroka izango dira hortaz gain, hala nola Euskadiko txapelketak edota emakumezko boxeoko pare bat konbate. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.