Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zorroztasuna, gardentasuna eta erantzukizun instituzionala eskatu ditu Hondarribiko EAJk

Hausnarketarako tartea eskatu du alderdiak: "Gertatutakoa aztertu behar dugu, gabeziak non egon diren argitu eta horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen beharrezko neurriak hartu".

Babacar Wele oroitzeko lore sortak eta kandelak, atzo, Hondarribian.
Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2026/09/30

Asteleheneko Babacar Welerren hilketaren harira iritzia eman du Hondarribiko EAJk. Hildakoaren familiari eta gertukoei doluminak eman eta babes osoa adierazi die, “Senegalgo komunitatearen mina partekatzen dugu. Urte luzez gure herrian integratuta dagoen komunitatea da, eta gure herriaren parte da”. Jeltzaleek adierazi dute orain “batasunerako, errespeturako eta bizikidetzarako” deia egitea beharrezkoa dela, dolurako tartea utziz eta sufrimendua areagotu dezaketen jarrerak saihestuz. Aldi berean, gaiaren gaineko zorroztasuna, gardentasuna eta erantzukizun instituzionala eskatu ditu.

Hausnarketarako tartea eskatu du EAJk. “Argi dago babes eta arreta katean zerbaitek huts egin duela, gizarte baliabideetatik eta erakundeetatik hasi eta arlo judizialera arte. Gertatutakoa aztertu behar dugu, gabeziak non egon diren argitu eta horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen beharrezko neurriak hartu”.

Era berean Udaltzaingoari eta Ertzaintzari aitortza egin die alderdiak, “herritar guztien segurtasuna bermatzeko lan egiten baitute”. Gertakarien egunean hainbat orduz kalean “tentsio eta arrisku” egoerak bizi izan zirela zehaztu dute jeltzaleek, eta agenteek “beren osotasun fisikoa zein inguruko pertsonena babesteko” eskubidea dutela azaldu du.  Gertatutakoaren ikerketa abian du Ertzaintzak, “jardun zehatza zorrotz argitu behar da”.

Gorrotoaren eta populismoaren aurrean, zuhurtzia eta erantzukizuna aldarrikatu ditu alderdiak: “Mina, ziurgabetasuna eta tentsioa nagusi diren uneak muturreko ideiek, gorroto- diskurtsoek eta populismoek gertatutakoa baliatzeko giro aproposa bihur daitezke. Ezin dugu hori onartu, ezta horretan lagundu ere”. Hala, herritarrek “informazio zorrotza, errespetua eta erantzukizuna” merezi dituztela berretsi du, “eta ez konfrontazioa elikatzen edo ondorioak aurrez ematen dituzten mezuak. Lasaitasunez jokatzeko unea da”.

Arlo politikotik eta erakundeetatik ere erantzukizuna, gardentasuna eta ikerketarekiko konfiantza eskatu ditu EAJk. Alta, “kezka” azaldu du “udal gobernuko kide den alderdi batek” protesta mobilizazioak “sustatu” omen dituelako, “gertatutakoa polizia hilketa gisa aurkeztuz ikerketa argitu aurretik”. Horren aurrean jeltzaleek adierazi dute ezin direla ikerketa bukatu aurretik “larritasun horretako” baieztapenik egin, “are gutxiago Udaltzaingoaren gaineko erantzukizun politikoa duen alderdi batetik datorrenean”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostiako Egia auzoan atzo etxegabetu behar zuten familiari «Etxegintzako bizitoki bat» eskainiko diotela

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa Fundazioak joko interaktibo bat sortu du, Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.