Irango askapen mugimenduaren historia, liburu batean
Jose Antonio Egidok idatzi du 'Irango herri zaharra ez da errendituko' liburua. Irailaren 24an aurkeztuko du, Kabigorrin, 19:30ean.
Iranek otsailetik darama gerran Ameriketako Estatu Batuen aurka, azken horrek Israelekin batera otsailaren 26an herrialdeari eraso egin ondoren. Su etenak eta bake itunak izan dira tarteko, baina erasoek jarraitu dute eta inguruko herrialdeetara ere zabaldu da gatazka batez ere, Yemenera. Dena den, gatazka ez da berria; AEBek hamarkadak daramatza Ekialde Hurbileko politika baldintzatzen.
Hori da, hain justu, Jose Antonio Egido sozilogo eta politologoaren Irango herri zaharra ez da errendituko (El viejo pueblo iraní no se rendirá) (El Boletín, 2026) liburu berriak jasotzen duena. Saiakeran Irango Askapen Borrokaren gako historikoak, ekonomikoak, sozialak zein kulturalak bildu ditu egileak, herrialdearen burujabetzaren aldeko borroka ulertzeko.
Egilearen arabera, gerra “erasokorra, koloniala eta inperialista” da eta egungo testuinguru politikoa ulertzeko beharrezkoak dira aurrekariak eta ikuspuntuak kontuan hartzea. Liburua datorren ostegunean (irailaren 24an) aurkeztuko dute, Kabigorrin 19:30ean, egilearen solasaldiarekin batera.

