
Jaizkibelen desfilean inguruan, aurretik eta ondoren, keinu esanguratsuak izan dira gaur goizean.

Jaizkibel konpainiak hasi du Hondarribiko festetako egun handieneko bidea. Duela 30 urte Alardean sartzen saiatu ziren emakumeek ireki dute, duela hiru hamarkada bezala, bidea.

1976. urtean hil zuten Josu Zabala. Harrezkeroztik, hainbat pauso eman dira bere memoria ez galtzearren. Aurten, hainbat erakunde eta herri eragile mugitu dira.

35 urte dira emakumeen taldea sortu zutenetik lehen emakumeek; 30 urte, berriz, emakumeek lehenengoz Alardean soldadu bezala parte hartu zutenetik. Urteurrenen harira, lehen emakume horiek gogoratu eta borrokan jarraitzeko deia egin du, "behingoz zauria itxi" eta "berdintasunean" oinarritutako Alardea eta jaiak aldarrikatuta.

Irungo Txintxarri txarangak lehen urtea du kaleak girotzen, hamabost kidez osatutako txaranga da. Gazteak diren arren, kontserbatorioan ikasitakoa kalera ateratzen ahalegintzen dira emanaldi bakoitzean.

Jai Nagusietan herriko aitortza gorena nork jaso proposa dezakete hondarribiarrek hilaren 20tik 27ra.

San Martzial egunaren ajea pasa, eta Baserritarren Egunarekin euskal giroz bete da gaur Urdanibia plaza.

2.400 lagun bildu dira gaur Irungo Alarde Parekidean. HITZAk argazki galeria handia egin du goizeko unerik gogoangarrienekin.

Alarde Parekideak San Juan plazan alderdi politiko eta erakundeek aldetik jaso duen harrera erabatekoa izan da. 30. aldiz, ordea, bi alarde atera dira.

30. aldiz aterako da gaur Irungo Alarde Parekidea denek sanmartzialen egun handiaz berdintasunean gozatzeko aukera bermatzeko.

Sei txosnarentzako tokia izango da Bentan. Onartutako eskaerak horiek baino gehiago balira, zozketa bidez esleituko lirateke sei plaza horiek

Alarde Parekideko juntak "ekainaren 30ean Kale Nagusian mobilizatzeko sare sozialetan hedatu diren deialdien aurrean" kezka adierazi dio Ertzaintzari.

Alderdi moreak kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio Cristina Laborda alkateari eta Nuria Alzaga Kultura zinegotziari "Rafa Mir futbolariari publikoki babesa" emateagatik eta kontzertu batean "ezkertiarrekiko gorrotoa" adierazteagatik.

Hainbat erakunde eta eragilek deitutako elkarretaratzea izango da gaur, 19:00etan, San Juan plazan. Ernaik bat egin du mobilizazioarekin.

Mediku, ikertzaile eta Biogipuzkoako zuzendari zientifiko irundarrak aurtengo festen agur ofiziala egingo du hilaren 23an, udaletxeko balkoitik.

Gaur, 19:00etan hasiko dira aurtengo festak eta igandera bitarte musika, gastronomia, jolasak eta denetarik izango dute auzotarrek.

Barrak hilaren 30etik irailaren 11ra bitarte erabili ahal izango dira. Ez da epez kanpo aurkeztutako eskaerarik onartuko.

Udalari Alardea antola dezala eskatu diote, "berdintasunezkoa eta herritar guztiei irekia" izango dena.

Elkarte eta eragileek maiatzaren 17ra arteko epea dute proposamenak Kultura Sailera bidaltzeko.

HITZAren Inauselfiak sariketak baditu irabazleak: Alazne Mindegia Ongay, eta Inge Mitxelena Garate.