Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
Alarde parekidea

Hasierako emakumeak omendu eta "berdintasunezko jai-eredua" aldarrikatu du Emeki emakumeen elkarteak

35 urte dira emakumeen taldea sortu zutenetik lehen emakumeek; 30 urte, berriz, emakumeek lehenengoz Alardean soldadu bezala parte hartu zutenetik. Urteurrenen harira, lehen emakume horiek gogoratu eta borrokan jarraitzeko deia egin du, "behingoz zauria itxi" eta "berdintasunean" oinarritutako Alardea eta jaiak aldarrikatuta.

Jaizkibel konpainia, 2023an.
Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/09/01

Egunak besterik ez dira falta Hondarribian festak leher dezan, eta horrekin batera, urduritasuna eta zirrara nabari dira herrian, geroz eta gutxiago falta delako festen egun handirako. Irailaren 8an, beste urte batez, Alardeak kaleak beteko ditu, baina aurtengoa berezia da askorentzat; 30 urte dira emakumeek soldadu bezala lehenengoz Alardean parte hartu zutela Jaizkibel konpainiarekin.

Ez da urteurren bakarra; 35 urte dira Emeki Hondarribiko Emakume Elkarteak sortu zela, eta horregatik, elkarteak lehen emakume horiek oroitu nahi izan ditu: “Haiei guztiei esker, gutako asko gure aurreko emakumeek izan ez zituzten eskubide eta aukerekin hazi gara”.

Elkartearen hitzetan, hasierako emakumeek ordura arte berezkoa zena aldatu zuten, “tradizioa” zena eraldatu, hain zuzen. “Beti egon da gauzak betidanik horrela izan direla eta ohitura jakin batzuk zalantzan jartzea tradizioari erasotzea zela esan duenik”, gogorarazi du elkarteak. Iritzi horren aurrean, Emekik argi esan du: “Historiak erakutsi digu ohitura bat ez dela bidezkoa bihurtzen denbora luzez existitu izanagatik soilik”.

Urte horietan guztietan aurrerapausoak lortu badira ere, oraindik bada zer egin Emekiren arabera. “Ez gara emakume bat soldadu gisa parte hartzera behartzeaz ari, ez dugu esaten kantinera izan nahi duenak ezin duenik hala izan”. Elkartearen ustez, “sinpleagoa” da eztabaida: “Pertsona baten sexuak aldez aurretik ez dezala zehaztu hiri osoarena den ospakizun publiko batean zer leku bete dezakeen”. Bestela esanda, emakumeek eskubide berdinak izatea eta “gizonen baldintza berberetan” partu hartu ahal izatea.

Izan ere, Hondarribia “denona” dela defendatu du Emekik, “herrian jaio diren emakumeena eta geroago etorri direnena”. Horregatik, aldarrikatu du gatazkak “amaitu” egin behar duela, ez gertatutakoa ahazteko, baizik eta “herritarrak batuko” dituen jai-eredua eraikitzeko datozen belaunaldientzat. “Emakume izateak inoiz ez dezala zehaztu gure askatasuna noraino irits daitekeen”, defendatu du elkarteak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.