Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Noa Cabero eta Irune Gomez - Txintxarri txarangako saxofoi jotzaileak

"Jendeak gozatzen duen tokitan jotzea asko gustatzen zaigu"

Irungo Txintxarri txarangak lehen urtea du kaleak girotzen, hamabost kidez osatutako txaranga da. Gazteak diren arren, kontserbatorioan ikasitakoa kalera ateratzen ahalegintzen dira emanaldi bakoitzean.

Ezkerrean behean daudenak dira Noa Cabero eta Irune Gomez.Txintxarri txaranga
Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/07/24

Festek badituzte falta ezin diren elementuak, eta horietako bat txarangak dira. Ez dute ordutegi mugarik, ezta adin mugarik ere. Txintxarri txaranga Irungo gazte talde batek sortutakoa da, eta iazko abendutik kaleak girotzen aritzen da festaz festa. Etorkizun oparoa izan nahi dute, eta ateak zabalik dituzte datozen emanaldietarako.

Iazko abenduan sortu zenuten Txintxarri txaranga. Nolakoak izan dira lehenengo hilabeteak?

Noa Cabero: Hasiera batean, lagun batzuekin hitz egin genuen txaranga sortzeko. Whatsapp talde bat sortu genuen. Baina ideia ez zen aurrera atera. Iazko abuztuan ideia hori berrartu genuen, eta orduan bai, txaranga sortzeko lagun talde bat bildu ginen.

Orduan hasi ginen lagunekin hitz egiten eta entseguak egiten. Abenduan gure lehenengo boloa izan genuen Hondarribian, eta hortik aurrera bolo pila bat izan ditugu. Azken emanaldiak Altzan eta Oreretan izan ditugu.

Gaur egun zenbat lagunek osatzen duzue Txintxarri txaranga?

Irune Gomez: Hamabost lagun inguruk osatzen dugu Txintxarri. Gazteak gara, 16 urtetik 20 urtera bitarte. Iazko abuztuan barbakoa egin genuen Aiako Harrian. Horregatik, esan dezakegu Txintxarri bere horretan Aiako Harrian izandako bazkarian sortu zela. Izena ere orduan pentsatu genuen, behiez inguratuta geundela.

Gazteak zarete. Zuen lehenengo kaleko esperientzia al da Txintxarrin aritzea?

Cabero: Ordurako batzuek bazuten txaranga batean jotzeko esperientzia; gure kasuan, lehenengo aldiz atera gara kalera txaranga baten partaide gisa. Irun Hiria Musika Bandarekin kalera atera izan gara, ordea.

Kontserbatorioko ikasleak gara, eta bertan ikasi genuenez, bandan sartzeko aukera izan genuen. Festa giroa gustuko dugu, askeagoa da. Inprobisatzeko tartea dugu, eta besteak alaitzeko. Bandako giroa serioagoa da. Oraindik ere kontserbatorioan ikasten gabiltza. Bertan ezagutu genuen elkar, eta gure arteko giroa oso ona da.

Non jotzea gustatuko litzaizueke?

Gomez: Oraindik gazteak gara. Euskal Herrian edota kanpoan mugitu nahi dugu, ezagunak izan. Jendeak gozatzen duen tokitan jotzea asko gustatzen zaigu, jende asko dantzatzen eta dena ematen ikustea. Urrutira joan gabe gustatuko litzaiguke txarangako kide denek emanaldiak eskaintzeaz gain, esperientziak bizitzea. Esaterako, asteburu pasa etxe batera joatea elkar ezagutzeko eta taldea egiteko, esperientzia izugarriak litzateke. Lagun talde bat gara, entseguetan asko gozatzen dugu, eta horiek bukatzean zerbait hartzera joaten gara.

Txarangena oso sektore maskulinoa da. Txintxarri txarangan lau emakume zarete; nola bizi duzue egoera hori?

Cabero: Normaltasunez bizi dugu. Sei urterekin hasi genituen musika ikasketak. 10 urte daramagu musika ikasten, eta gehien gustatzen zaiguna egiten. Lagun talde bat gara. Ez dugu trabarik izan txarangan sartzeko. Behin barruan egonda, izugarri nabaritu dugu emakume gutxi gaudela txarangetan. Txintxarriko kideok normaltasunez bizi dugun egoera da.

Festa giroan mundu guztia oso ondo portatu izan da gurekin, eta ez dugu jarrera desegokirik edo bestelako keinu txarrik sumatu. Momentuz publiko oso ona eduki dugu, gurekin gozatzen dute. Jendea disfrutatzeko gaude gu, eta jendeak errespetatu gaitu. Zergatik ez gaitu bada errespetatuko?

Irunen jotzea zuentzat oso berezia izan beharko du, ezta?

Gomez: Lagunek bolo guztietara joateko ohitura dute, beti gurekin datoz. Irunen ezagun gehiago elkartzen dira. Adibidez, Irunen jotzen dugun bakoitzean aitona-amonak etortzen dira, eta oso polita da. 

Korrikaren egunean hiru bolo izan genituen. Goizean, Santiagoko frontoian egin genuen. Bazkalostean, Real Unionek partidaren aurrekoa girotzeko gonbita egin zigun. Eta eguna borobiltzeko, gauean, Urdanibia plaza inguruan izan ginen. Gehien disfrutatu dudan egunetako bat izan da. Esperientzia bikaina izan zen. Hala ere, oso nekatuta amaitu genuen.

Nola erabakitzen duzue unean-unean zein abesti jo?

Cabero: Errepertorio oso zabala dugu. Bakoitzak nahi dituen abestien zerrenda bat egiten dugu. Gehienak euskarazko abestiak badira ere, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako abestiak ere jo izan ditugu. Errepertorio nahiko berria dugula esan izan digute, eta horrek asko pozten gaitu.

Normalean, emanaldi bakoitzean moldatzen gara. Biltzen den jendearen arabera erabakitzen dugu zein abesti jo. Emanaldi batzuetarako zerrenda bat prest dugu, baina gero saioan zehar aldaketak egiten ditugu. Publikoak energia asko badu, abesti mugituagoak jotzen ditugu. 

Zein abesti erabiltzen duzue jendea motibatzeko?

Gomez: Polka, adibidez, jendea dantzatzen hasteko erabiltzen dugu. Behin dantzan hasita, jendeak beste energia bat du. Abestien arteko nahasketak ere egiten ditugu. Bereziena La Morocha eta Orain da abestien arteko mix-a da. Jendeari asko gustatzen zaio. Bi abestiek antzeko bukaera dute eta biak elkartzea erabaki genuen. Beti jotzen dugu. Guk sortutako lehen abestia izan zen eta hainbestetan jo izan dugunez, abestia erre dugu [barrez]. 

Txintxarriren omenez, Vaca lechera abestia jotzen dugu emanaldi bakoitzaren amaieran. Gure txarangaren logoa behi bat da, eta horri erreferentzia egiteko jotzen dugun abestia da. Gure ereserkia dela esango nuke.

Noiz izango da Txintxarri txaranga berriro ikusteko aukera?

Cabero: Bihar, hilak 25, Hondarribian izango gara. Santiagotxoko jaietan izango dugu boloa, 17:00etatik aurrera. Datozen hilabeteetan, Anakan eta Arbesen izango gara. Kaleak alaitzeko prest gaude.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.