'Izan gizona' liburua aurkeztuko du gaur Aritz Galarragak etxean
Bere jaioterrian aurkeztuko du bere azken lana idazleak. Autobiografia generiko bat da, gizontasuna zalantzan jartzen duena.
Aritz Galarraga hondarribitarrak bere liburua aurkeztuko du gaur herrian. 19:00etan izango da, Arma Plazan.
Autobiografia generiko bat da, edo horrela deskribatu du behintzat idazleak. Atzera begira jarri zen Galarraga, bere bizitzako pasarte ezberdinak kontatzen, baina beti ere gizontasuna zalantzan jarriz, bizitakoa aztertzen, eta noski, autokritika garatzen. Hainbat pasarte kontatzen ditu liburuan, gaika sailkatuz, hala nola alardea, futbola, haurtzaroa edota Euskal Herriko gatazka politikoa.
HITZAri elkarrizketa eskaini zion Galarragak duela aste batzuk, autobiografiaren xehetasunak kontatuz.

