Sauna 2027 hasieran eraberritzen hastea aurreikusten du udalak

2025eko urtarrilan izan zen kiroldegiko saunan sutea, eta orain, eraberritze lanak gertu ikusten ditu udalak. Hidromasaje igerileku berria izango da bertan.

Udalak aurreikusiten duen emaitza. HONDARRIBIKO UDALA

2025eko urtarrila amaieran sutea izan zen Hondarribiko Kiroldegian, zehazki, saunan. Entzutetsua izan zen gertakaria, eta herritar askok, ia bi urte hauetan hainbatetan konponketa lanak hasteko eskaria egin dute. Orain, udalak iragarri berri du sauna eraberritzeok lanak esleitzeko lizitazio prozesua martxan jarriko dutela.

Esleipena 2027 hasieran ematea aurreikusten dute, eta obrak hastea ere. 

Abenduaren 22ra arte izango dute enpresa interesdunek haien eskaintzak aurkezteko epea, eta 1.295.264 euroko gastua aurreikusten dute. Baina sauna eraberritzeaz gain, spa eremua txertatzeaz hitz egin du udalak, orain arteko instalazio guztiari itzuli eder bat emanez. “Helburua da espazio modernoagoa, seguruagoa, irisgarriagoa eta energia-eraginkorragoa izatea, egungo araudira eta zerbitzuaren beharretara egokituta”, azaldu du udalak. 

Eraberritzen lanen kronologia jarraituz, ekainean jaso zuen udalak behin betiko proiektua, alkateak azaldu duenaren arabera. “Obra-baimena eskatu genuen ondoren, eta Udalbatzak jarduketa finantzatzeko beharrezkoa zen kreditu gehigarria onartu zuen, kontratazio-prozesuari ekin ahal izateko”.

Bi generoen araberako bereizketa alde batera utziko dute, aldageletan ezik, eta espazio bateratu bat sortuko da, spa eta hidromasaje espazioa.

Hidromasaje igerilekua

“Gune berriak 28 metro koadro inguruko hidromasaje-igerilekua izango du, baita gaur egungoak baino sauna finlandiar eta lurrun-bainu handiagoak ere. Era berean, barruko ibilbideak egokituko dira, spa gunearen eta kiroldegiko igerileku nagusiaren arteko lotura hobetzeko eta erabiltzaileen joan-etorriak errazteko”, azaldu dute. Irisgarritasuna bermatzea puntu garrantzitsua izan da udal gobernuarentzat proiektuaren arabera.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.