Erakusketak

EAJren balorazio baikorra Pasaiako Portuak eta aireportuak EBOH zerga ordainduko dutelako

EAJk positiboki baloratu du zergaren onarpena, "udalerrietako tokiko ogasun finantzaketan modu bidezkoagoan laguntzeko" neurria izango delako.

"Guk legalki ordaindu nahi dugu, baina jabearen erantzuna mehatxuak eta irainak dira"

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak agerraldia egin zuen atzo, eta Dunboako familia baten kasuan sakondu zuten, haien etxegabetze saiakera eta lehenagokoak azalduz.

XVI. Dies Oiassonis jaialdi erromatarra uztailaren 15etik 19ra egingo dute

Aurtengo edizioak hiriaren ondarea ezagutarazteko proposamen ugari izango ditu; Ainhoa Gordo irundarrak aurtengo kartela egin du.

Plazan emakumeen presentzia bermatu dutelako

Ostiralean izan zen Hondarribia Berdintasun Hiria sariketa. Baztango Dantzara Plazara! mugimenduak jaso zuen saria, eta Esanezin taldeak eman zuen kontzertua.

CAFek Israelekin duen konplizitatea salatzeko kalera atera dira

BDZk deituta, CAFek Jerusalemgo tren ertainaren proiektuaren aurkako elkarretaratzea egin dute, San Juan plazan.

Kalabaza zaporearekin agur esan diete aurtengo Olinpiadei

2026ko Hondarribiko Olinpiadak Amonan Txikhotia taldeak irabazi ditu; eta gaurko garailea Alaxka eta Baxka taldea izan da.

Hondarribia, emakumeen futbolaren erakusleiho

Tximist Fundazioak Tximist Cup txapelketaren hamargarren urteurrena ospatuko du aurten. Hondarribian 14 eta 17 urtez azpiko taldeen partidak jokatuko dira, hilaren 12tik 14ra.

IAMen proposamen berritu eta "bideragarria" aurkeztu dute

52 milioiko kostua izango du pabiloiak, kirol ekitaldietarako 5.600 laguneko edukiera, eta kontzertuetarako edo bestelako ekitaldietarako 9.000koa. Ficobarekin integratuko da.

23. Bioterrak haziak erein ditu

Gaurtik igandera bitarte, Ficoba jasangarritasunaren topagunea izango da, aurtengo edizioan 120 ekoizle zein artisau bildu dira.

'Larrialdiak larri' lelopean, elkarretaratzea

Osasun Bidasoa plataformak elkarretaratzea deitu du hilaren 13rako osasun publikoaren egoera okerrera doala argudiatuta.

Bihar irekiko dituzte barrakak, salmenta-postuak eta txosnak

Barrakak uztailaren 2ra bitarte izango dira Ficoban, eta hilaren 13an, 18 eta uztailaren 2an prezio murriztuan izango dira.

Nagore Otañoren omenezko Irun Hiria Sari Nagusia egingo dute asteburu honetan, Jaizubian

Aurtengoa 26. edizioa izango da, eta guztira 150 zaldizko eta amazona baino gehiagok parte hartuko dute bihartik igandera bitarte.

Iruzur telefonikoetaz mintzatuko dira ostiralean

Emekiren egoitzan egingo dute hitzaldia, eta Leire Neira ACUBIko kideak bideratuko du saioa.

Aldundiaren biribilguneen proiektua handitzea eskatu du Eguzkik

Talde ekologistaren ustez, padura eremua babesteko, aldundiak sortutako proiektua handiagoa egin beharko da, eta era berean, padura eremua handitu.

Udalbatzak harrera egin dio Ezezagunok antzerki elkarteari

2026ko Max Amateur Saria lortu du antzerki elkarteak, eta urteotan egindako lana eta erakutsitako talentua eta pasioa aintzatetsi dio udalak.

Autobus zerbitzu bereziak, sanmartzialetako kontzertuak direla eta

E77 eta E78 autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte datozen bi asteburuetako kontzertuen harira, 04:00etara arte.

EAJk kezka azaldu du Irungo Udalaren deribaren aurrean

Jeltzaleek gogoeta egin dute, udala hartzen ari den norabidea kezkagarriagatik eta irundarrek gehiago merezi dutela esan dute.

Eskubaloiko Bosgarren San Martzial txapelketa egingo dute Artalekun

Larunbat honetan, hilak 13, emakumezkoen Txingudi Eskubaloia, Corazonistas, SHHB Hendaye eta Ibaizabal taldeen arteko lehiak izango dira.

Gazteak On: Elikadura Erronka 2026ko sariak banatu dituzte

Aurten, bi sari banatu dituzte: epaimahaiarena eta herritarrena. Toki Alai BHIko eta El Pilar ikastetxeko ikasleak izan dira, hurrenez hurren.

Punk talde mitikoen erakusketa bat egingo du bihar Jon Iraundegik Psilocyben

Cicatriz, RIP, Kortatu, Vomito... talde askoren argazkiak ikusiko dira bihar Mendeluko aretoan, arratsaldez.

Gehiago