Punk talde mitikoen erakusketa bat egingo du bihar Jon Iraundegik Psilocyben

Cicatriz, RIP, Kortatu, Vomito... talde askoren argazkiak ikusiko dira bihar Mendeluko aretoan, arratsaldez.

La Polla Records, Egiako gaztetxean, 1991. urtean. JON IRAUNDEGI

Cicatriz, RIP, MCD, La Polla, Basura, Kortatu, Vomito… dozenaka talde irudikatu ditu Jon Iraundegi argazkilariak bere bizitzan. 1984. urtean hasi zen bere kamerarekin kontzertuetara agertzen, eta harrezkeroztik ehunka harrapatu ditu bere fokuarekin. Gaztetxeak, aretoak, tabernak edota plazak izan dira bere argazkien oholtza. Orain, Pink Punk jaialdiaren harira, erakusketa bat estreinatuko du, Psilocybe aretoan. Bihar (asteazkena) egongo da soilik ikusgarri, arratsaldean. Bertan punkarekin lotutako argazki asko ikusi ahalko dira, inguruko herrietan ateratakoak, azken lau hamarkadetan. Prezioa 3 eurokoa izango da.

Ondoren, ostiralean, Pink Punk jaialdia osatzeko, lau kontzertu eskainiko dira Psilocyben. HITZAk erreportaje sakonago bat argitaratuko du datozen egunetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.