Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

IAMen proposamen berritu eta "bideragarria" aurkeztu dute

52 milioiko kostua izango du pabiloiak, kirol ekitaldietarako 5.600 laguneko edukiera, eta kontzertuetarako edo bestelako ekitaldietarako 9.000koa. Ficobarekin integratuko da.

IAM berriaren irudi orkorra, Ficabrekin nola integratzen den ikus daitekeena.Irungo Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2026/06/05

Irungo Areto Moldakorra (IAM) aurrera doa. Aldaketekin, ordea. Hasiera batez aurkeztutako proiektua berritu, eta “bideragarria” den beste bat aurkeztu dute gaur Cristina Laborda alkateak eta Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako foru diputatuak. Birplanteatze horren ondorioz, pabiloiak 5.600 eserlekuko aforoa izango luke kirol ekitaldietarako, eta 9.000koa bestelakoetarako, hala nola, kontzertuak, azokak edo bestelako jarduera jendetsuak.

IAMen proiektuaren irudia. Argazkia: Irungo Udala.

52 milioiko kostua luke azpiegitura birdefinituak: 20na euro jarriko lituzkete Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta 12 Irungo Udalak. Aurkeztutakoa proposamen teknikoa da, eta paperean den hori egikaritzeko konpromisoak eskatu ditu alkateak: “Orain, beste fase bati ekiteko garaia da, azpiegitura errealitate bihurtzeko erakundeen konpromisoa ardatz hartuta. Kontua orain jada ez da zein den proiektua, baizik eta zenbaterainoko konpromisoa duten erakundeek proiektu hori egi bihurtzeko. Konfiantza dugu erakunde guztiek dutela azpiegitura honetan aurrerapausoak egiten jarraitzeko borondatea, hiriak merezi eta behar duen pabiloi bat delako”.

Gaur hain justu aurkeztu du Donostiako Udalak hango Illunbeko eremuan egitekoak diren bi pabiloien diseinu lehiaketaren irabazlea nor izan den.

Planteamendu berriaren berritasun nagusien artean dago IAM egungo erakustazokan integratzea. Udala: “Aurreko proposamenetan ez bezala, IAM Ficobaren luzapen natural gisa aurkezten da, egungo pabiloiekin zuzenean lotuta. Horrela, bi ekipamenduen erabilera bateratua sustatuko da. Konponbide horrek multzoaren funtzionaltasuna indartzen du, eta tamaina handiagoko kirol-ekitaldiak, kultur azokak, kongresuak eta feriak erakartzeko Irunen gaitasuna handitu”.

Hala, hasierako IAM kirol ekitaldietarako soilik zegoen aurreikusia, baina egindako azterketen arabera bi milioiko inbertsio erantsiarekin aretoari askotariko erabilerak emateko aukera zela azaldu du udalak: “Esfortzu gehigarri horrek nabarmen handitzen ditu espazioaren erabilera-aukerak, eta etorkizuneko jasangarritasuna indartzen du. IAM bideragarri izango bada, ezinbestekoa da erabilera askotarako azpiegitura izatea”

Cristina Laborda alkatea eta Goizane Alvarez foru diputatua, gaurko agerraldian. Argazkia: Irungo Udala.

“Goitik behera” berrikusi da hasierako proiektua
“
Goitik behera berrikusi dira IAMen neurriak, erabilerak eta eredu ekonomikoa proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko, hiriaren egungo beharrei erantzuteko, eta garapena errazteko”, esan du gaurko agerraldian Laborda alkateak. “Erreferentziazko ekipamendu” bezala izendatu dute beste behin IAM, eta batik bat Bidasoa eskubaloi taldearen beharrei erantzuteko eraikiko dela: “IAM hiriaren benetako behar batzuei erantzuteko sortu da. Horien artean, CD Bidasoarenak, baina baita beste klub, entitate eta jarduera ugarirenak ere, espazio egokiak behar baitituzte hazten jarraitzeko. Datozen hamarkadetarako pentsatu den azpiegitura batez ari gara: askotariko erabilerak hartu ahalko ditu, eta arduraz eraikiko da, bideragarritasunean oinarrituta”.

Bidasoaren presidente Gurutz Aginagalde, pozik AIM aurrera doala berretsi delako. “CD Bidasoak azken urteotan bizi izan duen hazkundea dela eta, klubaren beharrei erantzungo dieten azpiegituren premia larria dugu. Duela 7 urte klubak behar hori helarazi zuela, eta erakunde guztiek CD Bidasoaren onerako akordioak lortzea behar dugu. Proposamen berri hau albiste bikaina da klubarentzat, eta erakunde guztiei eskatzen diegu lanean jarrai dezatela klubaren egungo beharrak asetzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.