Autobus zerbitzu bereziak, sanmartzialetako kontzertuak direla eta
E77 eta E78 autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte datozen bi asteburuetako kontzertuen harira, 04:00etara arte.
Datozen bi asteburuetan, hilaren 12 eta 13; eta 19 eta 20, E77 eta E78 Lurraldebuseko autobus zerbitzu berezia jarriko dute, sanmartzialetako kontzertuen harira. Sanmartzialak hasteko bi aste falta diren arren, kontzertuak izango dira asteburuotan. Asteburu honetan, Mikel Erentxun, Folkesi eta Gozategiren txanda izango da; eta, datorren asteburuan, berriz, Chenoa, Zea Mays eta Kaparrak taldeek kontzertua eskainiko dute.
Hori horrela, Hondarribitik Donostiara doan zerbitzuak irteera bereziak izango ditu egun hauetan: Hondarribitik 23:00etatik 03:00etara, eta Donostiatik 23:50etik 03:50era irtengo dira, orduerdiro. Irun eta Hondarribia lotzen dituen E78 lineak ere irteera bereziak izango ditu: Hondarribitik 23:15etik 3:45era eta Irundik 23:30etik 04:00etara. Hilaren 20tik 21erako gauean, 15 minuturo egongo da autobusa 23:15etik 03:45era Hondarribitik eta 23:30etik 04:00etara Irundik.
“Jendeak kontzertuez ahalik eta modu jasangarrienean, erosoenean eta seguruenean gozatu ahal izatea nahi dugu”, nabarmendu du Azahara Dominguez Mugikortasuneko diputatuak. “Dispositibo berezi honek Hondarribiarekiko loturak indartzeko aukera ematen du, eskualde osoan harreman estua baitugu hiri horrekin”, gehitu du Cristina Laborda alkateak.

