
Hondarribiko Jai Nagusietan ariko dira bi taldeak, urte luzez oholtzak alde batera utzi ondoren. Irailaren 8 eta 11n izango dira emanaldiak.

Jai Nagusietan herriko aitortza gorena nork jaso proposa dezakete hondarribiarrek hilaren 20tik 27ra.

Aurtengo festen balantze positiboa egin du udalak; orotara, 150 jarduera baino gehiago eta 50.000 lagun izan dira egunotan Irunen.

Gaurko protagonistak adinekoak izan dira, eta jana eta edana soberan izan dute aurtengo festen azken eguneko hitzordurik garrantzitsuenean.

San Martzial egunaren ajea pasa, eta Baserritarren Egunarekin euskal giroz bete da gaur Urdanibia plaza.

Erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariek Irungo Alardeak bizi duen egoeraz adierazpenak egin dituzte.

2.400 lagun bildu dira gaur Irungo Alarde Parekidean. HITZAk argazki galeria handia egin du goizeko unerik gogoangarrienekin.

Alarde Parekideak San Juan plazan alderdi politiko eta erakundeek aldetik jaso duen harrera erabatekoa izan da. 30. aldiz, ordea, bi alarde atera dira.

30. aldiz aterako da gaur Irungo Alarde Parekidea denek sanmartzialen egun handiaz berdintasunean gozatzeko aukera bermatzeko.

Urteroko legez, San Juan plazatik Junkal elizarainoko prozesioa egin dute, eta meza amaituta aurreskua dantzatu dute.

Aurreko urteetan bezala, irailaren 5etik 11ra hainbat ekitalditan egokitutako eremuak izango dira.

Etzi hasita, hilak 30, igandera bitarte, auzotarrek adin guztietarako hamaika jarduera antolatu dituzte San Inazio Egunaren baitan.

Larunbatean, hilak 18, Santiago auzoko jaiak hasiko dira, eta Santiago Egunera bitarte, hamaika jarduera antolatuko dituzte.

Sei txosnarentzako tokia izango da Bentan. Onartutako eskaerak horiek baino gehiago balira, zozketa bidez esleituko lirateke sei plaza horiek

Alarde Parekideko juntak "ekainaren 30ean Kale Nagusian mobilizatzeko sare sozialetan hedatu diren deialdien aurrean" kezka adierazi dio Ertzaintzari.

Alderdi moreak kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio Cristina Laborda alkateari eta Nuria Alzaga Kultura zinegotziari "Rafa Mir futbolariari publikoki babesa" emateagatik eta kontzertu batean "ezkertiarrekiko gorrotoa" adierazteagatik.

Hainbat erakunde eta eragilek deitutako elkarretaratzea izango da gaur, 19:00etan, San Juan plazan. Ernaik bat egin du mobilizazioarekin.

Aurtengoa 48. edizioa izango da, eta 10:30ean hasita, 150 korrikalarik San Martzial ermitarainoko 3,6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.

Bideo baten bitartez, Henry Mendez eskuin muturraren hauspotzailea dela eta bortxatzaile bati babesa eman diola salatu dute.

Suaren piztea 21:45ean izango da. Tenperatura altuak direla eta, suak egitea debekatuta egongo da, aldez aurretik baimendutakoak izan ezik.