Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Bi asteburuko jai egitarau anitza izango dute Santiagon

Larunbatean, hilak 18, Santiago auzoko jaiak hasiko dira, eta Santiago Egunera bitarte, hamaika jarduera antolatuko dituzte.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/07/13

Santiago Eguna iristear da, eta Santiago auzoko bizilagunak festa gosez dira. Aurtengo jaiek berritasun garrantzitsua izango dute: bi asteburukoak izango dira. Larunbat honetan hasita, hilak 18, Santiago Egunera bitarteko egitarau zabala antolatu dute auzotarrek. Datozen bi asteburutarako badute plana bertakoek, eta astean zehar ere hainbat jarduera egingo dituzte arratsaldeetan. “Jai hauek guztionak dira, eta denon artean handiak egiten ditugu”, adierazi dute jaien egitarauan. 

Ostiralean, 16:30ean, txupinazoa eta banderaren igoera egingo dute aurtengo santiagoei hasiera emateko. Arratsaldean zehar, haurrentzako zezen txikien entzierroa, olinpiadak zein buruhandiak izango dituzte. 20:00etan, Oihan Vegak auzoa girotuko du, eta olinpiaden afariaren ostean, bingoa egingo dute. Dj David ordu txikiak arte izango da musikaa jartzen, eta 02:00etan indarrak hartzeko makarroi jana egingo dute.

Igandea Mahai Tenis txapelketarekin hasiko dute. 12:00etatik hasita, herri kirolak izango dira eta hori amaituta, bermutarekin batera IGA abesbatzak kontzertua eskainiko du. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa eta jolas herrikoiek plaza hartuko dute. Jaien lehenengo asteburuari amaiera emateko, 19:00etatik aurrera sardina jana egingo dute.

Astelehenetik ostegunera bitarte, arratsaldero jarduera ugari antolatuko dituzte auzoak jaien giroa gal ez dadin. Gainera, hilaren 22a, asteazkenarekin, haurren eguna egingo dute. 

Bigarren astebururako indarrak prest

Ostiral arratsaldean, hilak 24, haur eta Aldapako helduen danborrada handia egingo dute jaien asteburu handiari hasiera emateko. Astegunetan indarrak hartzeko tartea edukiko dute auzotarrek azken txanpara osorik heltzeko. Los Trankilos taldeak bolumena piztu eta gau pasarako gonbita egingo diete bizilagunei. Aurreko ostiralean bezala, 03:00etan makarroi jana egingo dute.

Santiago eguna festetako egun handia izango da. Goizean goizetik, txistulariek auzoa esnatuko dute dianaren bitartez. 12:00etan, Irungo Hiri Musika Bandak polkaren kontzertua eskainiko du. Arratsaldean, Santiagoko konpainiak patata tortilla txapelketa antolatuko du. 22:30etatik 00:30etara Burrunba elektrotxaranga auzoan barrena ariko da, eta 03:00etan amaierako traka egingo dute. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.