Mugikortasun urria dutenentzako guneak egokituko ditu udalak jaietan

Aurreko urteetan bezala, irailaren 5etik 11ra hainbat ekitalditan egokitutako eremuak izango dira.

Hondarribiko Udalak, azken urteetan bezala, Mugikortasun Urrituko Guneak jarriko ditu herriko hainbat gunetan, “mugikortasun arazoak dituzten herritarrek ere ospakizunez baldintza egokietan gozatu ahal izan dezaten”. Egokituko dituzten gune horietakoren bat erabili nahi duten edo horretarako beharra duten herritarrek BAZen izena eman beharko dute, edo bestela, udalaren webgunearen bidez egin beharko dute eskaera. 

Honako egun eta kokalekuetan izangon dira gune egokitu horiek: 

  • Irailaren 7an, udal ordezkarien Aurreskuan, Arma Plazan. 
  • Irailaren 8an, goiz eta arratsaldez, Kale Nagusian (Bretxan). 
  • Irailaren 8an, goiz eta arratsaldez, Damarri plaza. 
  • Irailaren 8an, arratsaldez, Sabino Aranan (autobus geltoki berrian). 
  • Irailaren 5etik 11ra, Bentako eszenatokian. 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.