2026/9

Helburuak beteta, gora egin nahi dute

San Juan, Hibaika eta Hondarribia Kontxako Banderaren lehian izango ez badira ere, estropada bikaina egin zuten lehen jardunaldian, eta sentsazio on horiei jarraipena eman nahi diete etzi.

Ribera Azokak hamar urte beteko ditu

Datorren astean, hilaren 16tik 19ra, hiriaren memoria eta Bidasoa ibaiarekin lotura estua duten proposamen artistikoak aurkeztuko dituzte.

Pankarta bat jartzeagatik bi lagun atxilotu dituzte

Bart, istiluak izan dira Itsas Etxean; pankarta bat zabaltzen saiatu dira bi pertsona, eta Udaltzaingoa zein Ertzaintza gogor oldartu zaizkie.

Ezin hobe bazkaldu dute Arrantzale eguneko adinekoen omenezko bazkarian

Abanikoa eta ura lagun, jaki zein paisai ederrez gozatu ahal izan dute adinekoek kiroldegian egin duten bazkarian.

Giro paregabean egin dute Arrantzale eguneko gazte bazkaria

Hamarnaka gazte bildu dira txosnagunean musikaz, bazkariaz eta lagunarteaz gozatzeko.

E29ko ordutegiak aurreratuko dituzte Donostiako Ospitaleko langileen beharretara egokitzeko

Hondarribia eta Irun Donostiako Ospitalearekin lotzen duen autobus zerbitzuak 10 minutuko aldaketak izango ditu aurrerantzean.

Zaurgarritasun egoeran dauden bi pertsona, kaleratze arriskuan

Palmira Dualek bere gurasoek bizi duten egoera ikustarazteko agerraldia egin du; etxegabetzea datorren astearterako aurreikusita dago.

Paisaiak kultura ondarean duen eraginaz jardungo dira EHUko Udako Ikastaroetan

Profesionalen eskutik hausnartuko dute herriaren kultura ondareak zer-nolako garrantzia duen hiriko arkitekturan zein memorian, besteak beste. Irailaren 22an eta 23an izango da ikastaroa, gaztelaniaz eta euskaraz, eta izena eman behar da aldez aurretik.

Kale Nagusia, hankaz gora

Aurtengo 'Zapatero'-a ere handia izan da, oso. HITZAk ez du Jaizkibel konpainiaren arratsaldeko desfilea ere galdu nahi izan.

Jaizkibel konpainiak erakundeen babesa izan du beste urte batez

Desfilea amaitu berritan, HITZAk alderdi politikoen eta erakundeen hitzak jaso ditu, eta denek urtetik urtera Jaizkibelek duen babesa nabarmendu dute.

Hondarribiko kultura ondarea ezagutzeko tailerrak antolatu dituzte

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Arma Plaza Fundazioak "erregistro artistiko gidatua" egingo du datorren urriaren 3an. Herritarrek herriko testurak kalkatu eta koaderno batean estanpatuko dituzte; helduei zein familiei bideratutako tailerra da.

Irun Baik etapa berriaren nondik norakoak azaldu ditu

Uztailean sortutako alderdi politiko berriak udal hauteskundetarako "oso ongi altuko hiria" lortzeko eginbeharrak aurkeztu ditu.

San Tomas Egunean txosna jartzeko epea, zabalik

Urriaren 15era arte zabalik egongo da; nekazaritza elikagaiak saltzeko postuen kasuan, urriaren 30era arte luzatuko da.

Datorren asteartean, gaztelekuak zabalik

2026-2027 ikasturtea hasteko jardueraz beteriko programazioa eskainiko dute Martindozenea eta Artiako gaztelekuetan.

AGENDA

Asteburuan, Irunen eta Hondarribian zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Pottoka eguna ospatuko dute igandean, Jaizubian

Gipuzkoako Pottokazaleen Elkarteak pottokak gertutik ezagutzeko jarduerak antolatuko ditu goizean zehar, Jaizubia Zaldiketa Eskolan.

Egun batez margolari izateko aukera

Soroetako frontoian egingo duten murala margotzeko gonbidapen irekia egin dute, irailaren 14tik 16ra, 16:30etatik 20:00etara. Muralak "auzoaren eta herriaren izaera" islatuko du.

Txingudi Errubgi eskolak denboraldi berriari ekingo dio

Etzi, hilak 12, 10 eta 12 urtez azpiko taldeek saio berezia eta irekia izango dute Amuteko kirol gunean, 11:00etatik aurrera.

Bigarren eskuko bizikleten azoka, Zabaltza plazan

Merka2dasoak hilaren 20an bigarren eskuko bizikleten azoka antolatuko du; bizikleta bat salgai jartzeko aurretik izena eman beharko dute.

Furgobaratzak konpostaje tailerra antolatuko du

Datorren asteartean, hilak 15, landareei eta baratzei buruzko aholkularitza zerbitzua izango da Baratze parkean, 18:00etatik 19:30era.

Gehiago