Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txingudi Errubgi eskolak denboraldi berriari ekingo dio

Etzi, hilak 12, 10 eta 12 urtez azpiko taldeek saio berezia eta irekia izango dute Amuteko kirol gunean, 11:00etatik aurrera.

Gorka Correyero Llamas
Hondarribia,Irun
2026/09/10

Bueltan da eskualdeko errugbia. Aste honetan, Txingudi Errugbi eskolak 2026-2027 denboraldia hasteko entrenamendu bereziak antolatuko ditu, errugbia sustatzeko eta kirolaren balioak beste urte batez sendotzeko helburuarekin. Gazte taldeen artean zelairatzen lehenak 14 urtez azpikoak izango dira. Gaur, hilak 10, 17:30etik 19:00etara denboraldiko lehen entrenamendua egingo dute, Plaiaundin. Gipuzkoako txapelketa irailaren amaieran hasiko dute, zazpiko errugbiko jardunaldi batekin.

Larunbatean, hilak 12, eskolako errugbi jokalari txikienen txanda izango da. Amuteko kirol gunean jardunaldi berezia izango dute 10 eta 12 urtez azpiko taldeek. Entrenamendu irekia izango da, 11:00etan hasita. Jardunaldi honetan errugbia lehen aldiz probatzeko aukera izango dute, eta klubak bertan parte hartzeko deia egin die errugbia ezagutu nahi duten haurrei. 

Datorren ostiraletik aurrera, denboraldiko ohiko ordutegiaren hasiko dira. Txikitxoenen bi taldeek ostiralero entrenatuko dute Plaiaundin, 18:30etik 20:00etara. Partidei dagokienez, urriaren 4era arte itxaron beharko dute. Lehenengo partidak Hondarribiko hondartzan jokatuko dituzte, Gipuzkoako eskolen topaketaren barruan. 

Bigarrenez, Emakume Errugbi Eguna

Denboraldia hastearekin batera, Txingudi Errugbi taldeak emakumezkoen kirola sustatzeko Emakume Errugbi Eguna antolatuko du hilaren 26an, larunbatarekin. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta goizetik hasita errugbia barrutik zer den ezagutzeko jolasak, partidak eta errugbi munduan hain ezaguna den hirugarren zatia izango dira, musikaz lagunduta. Eguna borobiltzeko, Biok Txingudi taldeak Entente de la Nivelle-Bidasoa 18 urtez azpiko taldearen aurka partida bat jokatuko du.

“Egun handia prestatzeko lan gogorra egiten ari gara; pasa den urtean 60 parte-hartzaile izan genituen eta aurten kopuru hori are gehiago handitu nahi dugu. Hortaz, kirol egiten ondo pasa nahi duen edozein neska gazte edo heldu etortzera gonbidatuta dago”, adierazi du Alba Saiz Biok Txingudiko entrenatzaileak. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Basozaindariak abiarazi dute, herritarrak basoen zaintzan inplikatu daitezen

Euskal Herria, Gipuzkoa

«Bere koloreagatik hil dute Babacar»

EAJk eta EH Bilduk estatus politiko berriaren eta autogobernuaren alde egin dute berriro

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak 777.000 euro emango dizkio Donostiako Udalari, etxegabeei otorduak banatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasun jaialdi bat eginen dute Zestoan emakume bati laguntzeagatik iaz epaitutako sei lagunen alde

Gipuzkoako Foru Aldundiak indartu egingo du Hondarribia eta Donostia arteko zuzeneko autobus zerbitzua

Donostiako suhiltzaileek txartzat jo dute udalak 2027rako proposatutako aurrekontua

Euskal Herria, Gipuzkoa

Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du Hondarribian

Arrasateko ura edangarria da berriro

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.