Furgobaratzak konpostaje tailerra antolatuko du
Datorren asteartean, hilak 15, landareei eta baratzei buruzko aholkularitza zerbitzua izango da Baratze parkean, 18:00etatik 19:30era.
Furgobaratza zerbitzua bueltan da Irunen. Produktu ekologikoen zerbitzu ibitariaren hurrengo geralekua Irunen egingo du datorren asteartean, hilak 15. Uztailean egin zuten azkenengo bisita Irunen, eta oraingo honetan, konpostaje tailerra antolatuko dute Baratze parkean, 18:00etatik 19:30era.
Aholkularitza zerbitzuaz gain, 90 minutu horietan landare eta hazi ekologikoen gaineko informazioa eskainiko dute, baita horiek doan banatu ere. Furgobaratzak ez du etenik eta datozen egunetan hainbat herritan zehar izango da. Tailerretan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango Baratze parkeko erabiltzailea izatea; beste herrietako baratzezainak ere gertura daitezke.
Furgobaratza zerbitzuaren informazioa, hemen.

